Ziritik

Iritzia

Larrien

Xabier Euzkitze 2021-02-28 Tristura eragin dit Miren Larrionen aferak. Ez berekiko senti nezakeen enpatiagatik bakarrik, ez estutasunean neure burua gauza makurragoak egiten irudika

Ihesi

Xabier Euzkitze 2021-02-14 Aste honetan bi pertsona hil dituzte bortxaz Euskal Herrian. Asteazkenean hemezortzi urteko mutiko bat hil zuten labankadaz Gasteizen. Ostiralean Sestaon gizon baten gorpua atera zuten uretatik. Haren etxekoei gertaeraren berri ematera joan zirenean ohartu ziren pertsona hura ez zela biktima,

Ardurak eta bost ardura zaienak

Xabier Euzkitze 2021-01-31 Osasun zentroetan ia urtebete daramate arnasarik hartu ezinik: neke fisikoa, psikologikoa, ziurgabetasunaren zama gaitza, lehen lerrokoen auto-isolamendua, herritar askoren jokaera arduragabeen konstatazioak eragindako ernegua, hainbat erabakirekiko desadostasuna, azken asteotako bilakaera makurrak

Miserable errukarria

Xabier Euzkitze 2021-01-10 Duela lau urte iragarri nuen ez nuela uste Donald Trumpek lau urte iraungo zuenik. Hain da eroa, oinarrizko zuhurtziarik gabea, supiztailea eta pistoleroa, ez baitzitzaidan iruditzen demokrazia sustraitutako herrialde baten gobernuburu luzaroan iraun zezakeenik. Hainbeste eta hain larriak dira

Larrosa gorri bat

Xabier Euzkitze 2020-12-27 Hiltzeko egun onik ez omen da. Nork daki. Beharbada, doanarentzat edozein egun da ona atseden hartzeko. Hemen gelditzen direnentzat da gogorra maite den norbaiten galera. Batzuek, ordea, ez dute nork negar egin ere. Gizarte honetako ikusezinak, aldi berean, sentiezinak ere badira.

Ondo ari ote gara?

Xabier Euzkitze 2020-12-20 Ikasi eskolan, hezi etxean. Ardura eta zama guztiak eskolaren gain utzi nahi dituzten gurasoei maiz gogorarazten zaien esaldia. Maisu-maistrak irakasteko prestatuta egoten dira, horretarako ikasita. Gurasook ez dugu ordu erdiko ikastaro baten derrigortasunik. Nahi beste presta gaitezke, baina inork

Alferrikako mina eta eutsi ezina

Xabier Euzkitze 2020-12-13 Xabier Amuritzak alferrikako mina saihesten saiatu zela esan zuen Enaz, banaz liburu ederraren aurkezpenean. Han aipatzen zituen pertsonak Eskiulatik Berangora bitartekoak ziren. Aurpegi bakarreko gizon baten hautu etiko zintzoa izan zen hura, baina baita bizikidetza ez eragozteko bide praktiko eta

Azkoitiko eskribaua

Xabier Euzkitze 2020-12-06 Ez diegu estimazio handirik izan eskribauei. Batzuk ez ziren euskaldunak izaten. Euskara mintzatzen edo ulertzen zutenen artean, Gaztelan trebatuak asko. Bestetik, administrazioko erakundeetako beharginak izanik, haien agindu eta irizpide politikoen mende egongo ziren. Ezjakintasunez edo herraz,

Erdaraldi bat, otoi

Xabier Euzkitze 2020-11-29 Bihurgunez eta zirrikituz betea da pertsonen eta komunitateen psikologia. Dohain eta ahal handirik gabeak ikusten ditugu gandorra tentetuta, eta dena duketenak konplexuz beterik. Gure herri laurgitu honen ildo nagusiak erabakitzen dituzten bi estatu ahaltsuetan, kezka bizia dagoke frantsesaren eta

"Gera asi da"

Xabier Euzkitze 2020-11-15 Sarean irakurri dut Mendebaldeko sahararren eta Marokoren artean lehertu den gerra sahararrek nahita probokatua izan dela, Guerguerateko pasabidea blokeatu baitute. Han bildutako militanteek egin dutena denbora asko ez dela txaleko horiek egin zuten Biriatuko mugan, edo independentista katalanek La

Nora ez

Xabier Euzkitze 2020-11-08 Ostiralean Ataungo ostatu batean egin genuen afari-merienda. Geroxeago konexio bat egitekoak ginen Biba Zuek! saioan, eta aurrez hura ikustea komeni zitzaigun. Une hartan jantokian inor ez zegoenez, geuk hartu genuen telebistaren agintea. Ez genuen berehalakoan aurkitu ETBren lehen katea! Hori

Ziritik

Azkena pentsatu

Xabier Euzkitze 2020-10-25 Xabier Amuritzak mistika pixka bat kendu bazion ere –bertsoak egiten irakats eta ikas daiteke, Hiztegi Errimatua...–, inprobisazioak, edozein egoeratan ezerezetik zerbait sortzeko gai izateak, beti izan du misterio eta magia kutsu bat. Jakina, bertsolariak sekula ez du ezerezetik

Aitzakiarik ez

Xabier Euzkitze 2020-10-11 Kyle Maynard 1986an sortu zen AEBetan, Georgia estatuan. Gaitz genetiko batekin jaio zen, “sortzetikako anputazioak”. Ez du belaunik ez ukalondorik, ez oinik ez eskurik, eta gorputz-adarrak oso laburrak. Guraso haien abaildura irudikatzen dut, haurraren gabezien berri izatean.

Besterik ez huen merezi!

Xabier Euzkitze 2020-10-04 Betidanik erakutsi izan digute inori ez zaiola gaizkirik opa behar. Nola disimula, ordea, zenbaiten irristadek aurpegian marrazten diguten irri murritza? Duela lau urte, AEBko lehendakaritzarako lehian, Hillary Clintonez trufaka aritu zen Trump, hautagai demokratari pneumoniak eragindako

Selfni

Xabier Euzkitze 2020-09-27 Selfie deitzen diegu geure buruari ateratako argazkiei, ingelesak sortutako neologismoa da. Euskarara moldatu behar bagenu, ez luke self-hi hitzak balioko, senf-ni beharko luke, izatekotan ere. 2002an argitaratu zen selfie hitza lehen aldiz, 2013an “urteko hitza” izan zen ingelesez, eta

Biba zuek

Xabier Euzkitze 2020-04-05 Galdera zailik ez dago, erantzunak izaten dira zailak. Erantzun zaileko galdera asko egiten dizkigu etxeko txikienak. Eta logika handikoak. Lehengoan, brau bota zidan: "eta orain nola moldatzen dira lapurrak?" Lapur txikiez ari zen. Gaizkintza mota horrek beherakada nabarmena izan du, baina lapur

Doluaz

Xabier Euzkitze 2020-03-29 Egunotan asko oroitzen ari naiz Joxemari Aranaldez. Egunero dozenaka lagun agurtzen zituen, ganoraz agurtu ere: gizasemeei bostekoa, emaztekiei eskuan muin. Asko kostako zitzaiokeen urruntasun honetara ohitzea. Badugu beste lagun min bat, Leire, arau berriok eman zituztenean gustura hartu zituena.

Hutsaren hurrengoa

Xabier Euzkitze 2020-03-22 Sahararren kanpalekuetara ere iritsi da xomorroa. Han zaila da etxetik irten gabe egotea, toldotzarren azpian bizitzea kalean bizitzetik oso gertukoa da. Eskuak sarri-sarri garbitzeko agintzea, berriz, alferrikakoa. Mundu osoan barreiaturik dauden errefuxiatu-kanpalekuez oroitu naiz; Lesbosez,

Ziritik

Nolakoa den eltzea

Xabier Euzkitze 2020-03-15 Variolae vaccine birusak ez ditu gure belarriak Covid-19ak bezala kolpatzen. Azken honek mundua astindu du, baina oso berria da, hilabete gutxi ba-tzuk besterik ez du. Lehenbizikoak, ordea, egundoko hondamendiak eragin zituen hainbat eta hainbat mendez. Birus horrek baztanga eragiten zuen,

Bizitza opari

Xabier Euzkitze 2020-03-01 Cambia lo superficial cambia también lo profundo cambia el modo de pensar cambia todo en este mundo Mercedes Sosa txiletarrak egin zituen ezagun hitzok. Imanolek, berriz, honakoa kantatzen zuen: Aldatzen da mundua aldatzen norbera aldatzen erantzuna aldatzen galdera Bogotara

Ferekak eta purrustadak

Xabier Euzkitze 2020-02-23 Aspaldi konturatu nintzen errazagoa dela euskararik ulertzen ez duten pilotariak kritikatzea. Handik puska batera ohartu nintzen joera horri kontra egin nahiak beste muturrera eramaten ninduela maiz. Geroztik hor nabil, denak neurri berberaz juzgatu nahirik, kritikatuaren ulermen mailari erraparatu

Kuartelean txistuka

Xabier Euzkitze 2020-01-19 “guardia zibil bat etorri da. Udalekuko arduradunak gaur arratsaldean kuartelera joan behar omen du”. Bernedoko udalekuko begiralea nintzela helarazi ziguten ohartarazpen hori. Ordurako urte batzuk baneramatzan, neu izango nintzen