- Herritarren ekarpenak kontutan izango dituztela aurreratu du Usurbilgo gobernu taldeak 2022ko aurrekontu proposamena osatzeko orduan. Datorren urteko ezaugarri azpimagarriena Udalak zorpetzera joko duela da, inbertsioei bultzada bat emateko.

Horretarako milioi bateko mailegua eskatuko du eta beste 615.000 euro Udalaren aurrezki arruntetik aterako ditu. Honela, inbertsioetarako 1,6 milioi euro izango ditu. Udal Gobernuko kideek adierazi dutenez, zorpetu arren, legealdia hasi baino zorpetze maila baxuagoarekin amaituko du Udalak.

Inbertsioen kapituluari dagokionez, Udalak maileguarekin finan-tzatuko duen inbertsio nagusia Erroizpeko presan eraiki beharreko ura filtratzeko sistema edo azpiegitura berria izango da, ur sisteman egin beharreko bestelako hobekun-tza lan batzuez gain. Honetara 750.000 euro bideratuko dira.

Bestalde, Pelaioenearen berritzea amaituko da. Kokretuki, parte-har-tze prozesutik atera zen proposamen espazialari bide emango dion exekuzio proiektuko obrak esleitu eta martxan jarriko dira 500.000 eurorekin.

Gainera, 120.000 euro gorde dira klima aldaketaren erronka globalari tokitik erantzuten jarraitzeko; inbertsioak, nagusiki, energiaren alorrean egingo dituzte. Alde batetik, 2022an kiroldegiko berotze sistema aztertuko dute, hori baita udal eraikinen artean energia gehien kontsumitzen duena. Bestetik, herriko argiteria publikoa efizienteagoa izateko urteka diru partida bat bideratuko da, 2022an Kale Nagusiko argiteria aldatuko da, kontsumoa murrizteko asmoz. Gainera, Usurbil 0.0 plangintza gauzatzen jarrai-tzeko diru partida ere gorde da: 20.000 euro.

Azkenik, Kalezarko eta Aginagako saneamenduen bereizketari dagokionez, Kalezarko zatiari helduko zaio, eta horretarako 125.000 euro bideratuko dira.

Alabaina, urteak aurrera egin ahala, udal Gobernuak ez du baztertzen Udalaren gerakina erabiltzeko aukera, beste inbertsio batzuk bideratu ahal izateko, "beti ere, 2021eko likidazioa ondo ixten bada, eta hainbat dirulaguntza eskuratzen baditugu".

Usurbilgo Udalak ia 13 milioi euroko aurrekontua izango du 2022an: 12.934.000 eurokoa (2021ean baino 39.950 euro gehiago). "Aurrekontu oso altua da, inondik ere", adierazi dute Gobernutik.

Ezin ahaztu, "covid-19aren osasun krisiak eta ziurgabetasun ekonomikoak testuinguru globala baldin-tzatzen jarraitzen duela", beraz, hurrengo urtean kolektibo eta herritar zaurgarrienak babesteko estaldura soziala handitu eta ordenantza fiskalen aldaketa nabarmenduko dira.