EH Bilduk Azkoitiko Udala Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) 102. kide izatearen alde azaldu da udaleko aurrekontuen lanketan. UEMAko kide izateak eta eskain-tzen dituen zerbitzu, aholku eta baliabide eskura izateak euskararen garapenerako bidea erraztuko ligukeela sinetsita daude. “Hainbat ildo eta zerbitzu ditu, euskaraz bizi nahi duten udalerrien beharrei erantzuteko. Udalen euskalduntzeaz gain, udalerri euskaldunen zaintza garapena eta herritarren sentsibilizazioa eta ahalduntzea dira nabarmenenak, horietan eragitea udalerri euskaldunei eta euskararen arnasguneeri eusteko ezinbestekoak direlako”, adierazi du EH Bilduk.