Abian da Azkoitiko Udalak eta Azkoitiko Kultur Elkarteak elkarlanean antolatzen duten Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketaren 42. Edizioa. Aurreko urteetan lortutako arrakasta berretsi nahi dute antola-tzaileek eta idazleak parte hartzera animatu dituzte, ipuinik gabe ez baitago lehiaketarik. Egitasmoak Bizenta Mogel euskaraz idatzi zuen lehen emakumea oroitzea du xede, euskara eta berdintasuna aldarrikatzearekin batera. Lehiaketa, hemezortzi urtetik gorako idazleentzat da.

Euskaraz idatzitako ipuinak aurkeztu behar dira, gutxienez lau eta gehienez hamar orrikoak, orriaren alde batetik bakarrik eta tarte bikoi-tzez idatzita. Lanek originalak eta inon argitaratu edota saritu gabekoak izan beharko dute, eta ipuinak udaletxera (Azkoitiko Udala. Herriko enparantza z/g. 20720 Azkoitia) bidali beharko dira gaitzizenarekin izenpeturik eta, honekin batera, gaitzizen berdina daraman itxitako kartazalean egilearen datu pertsonalak zehaztuko dira. Bidaltzeko azken eguna urriaren 31a izango da eta epaimahaiak abenduaren 16an hartuko du erabakia. Irabazleak 700 euro eta oroigarria jasoko ditu, bigarrenak 500 euro eta oroigarria, eta, azkenik, hirugarrenak, 400 euro eta oroigarria.

Maite López Las Heras azkoitiarrak lehen saria lortu zuen iazko edizioan Haize Hego lanagatik. Bigarren saria ere Azkoitian geratu zen. Juan Ramon Alberdi Ibarmiak eskuratu zuen Zuhaitz eroriaren adaxka ipuinarakein. Azkenik, Hirugarren saria Gotzon Plaza Jaio bilbotarrak lortu zuen Aingerutxo Beltzak lanari esker.