Iazko hutsunearen ondoren pandemiarengatik, aurten trintxerpetarrek gogoz hartu dituzte euren Inauteriak, gainera aurten bere 40. urteurrena ospatu dute. Inauterietako ekitaldi garrantzitsuena eta jende gehien biltzen duena larunbat eta igande arratsaldean antolatzen diren konpartsa eta kuadrila desfileak dira (irudietan). Aurten, gainera, ibilbidea luzatu da. Esnabide kale hasiratik Euskadi Etorbide guztia gurutzatzeko aukera izan zuten. Honela, parte hartu zuten sei konpartsek beraien koreografiak eta dan-tzak erakusteko toki gehiago zuten eta jende pilaketak saihesteko aukera gehiago zegoen. Hala ere, ibilbidearen erdialdean eta bukaeran jende ugari bildu zen.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
