Liga Iberdrola | Real Sociedad: Hirukote txuri-urdinaren eztenkadak

Primera Iberdrola AMAIURREK, EIZAGIRREK ETA NAHIKARIK, BI ALDITAN, SARTUTAKO GOLEK ERABAKI ZUTEN ATZERATUTAKO PARTIDA

31.05.2021 | 00:17
Realeko jokalariak atzo Nahikarik Zubietan sartutako goletako bat ospatzen. Argazkia: LaLiga

OTros campeonatos

El Alavés sube a Primera División

Ascenso. El equipo femenino del Deportivo Alavés, Gloriosas, ascendió ayer a la Primera Iberdrola tras imponerse al Atlético de Madrid B por 0-2 y puso así la guinda al centenario del club gasteiztarra. Tras una temporada convulsa marcada por el covid-19, las Gloriosas pusieron el broche a la campaña tras un gran duelo protagonizado con Osasuna durante todo el curso, el otro candidato al ascenso.

Barcelona, campeón de Copa. El Barcelona rubricó un histórico triplete con la consecución de la Copa de la Reina al derrotar por 4-2 en la final de Butarque (Leganés) a un orgulloso Levante, que rozó el milagro de remontar un 3-0 adverso y que estuvo a punto de dar un susto al mejor equipo sin discusión de la temporada, pero su sueño le duró apenas siete minutos, los que tardó Alexia Putellas en sentenciar con su el cuarto tanto del Barça.

Real Sociedad4

Santa Teresa1

REAL SOCIEDAD Elene, Lucía, N. Mendoza (Tejada, 78. min), Etxezarreta, Cecilia, Itxaso, Amaiur (Franssi, 46. min), L. Baños (Palacios, 46. min), Gemma, N. Eizagirre (Nuria R., 67. min) eta Nahikari (Manu, 78. min).

SANTA TERESA Aguirre, Lordemann (Laaksonen, 71.min), Van Slambrouck, Nayadet, Estefa (Verdaguer, 83. min), Belen (Mariana, 78. min), Mireya, Nerea Perez, Neira, Blanca (Mellado, 46. min) eta Visco (Rovirola, 46. min).

Goles 1-0: Nahikari, 30. 2-0: N. Eizagirre, 35. min. 3-0: Amaiur, 43. min. 3-1: Mireya, 57. min. 4-1: Nahikari 77. min.

Árbitra González González. Txartel horiak: Realeko Franssiri eta kanpotarren Estefari.

Incidencias Zubietan jokatutako Iberdrola Ligaren 28. jardunaldiko partida.

Donostia – Realak 4-1 gainditu zuen atzo Badajozeko Santa Teresa, partida bikaina jokatuta eta nahikoa eroso, batez ere lehen 45 minutu dotorei esker. Covidaren eraginez atzeratutako partida erabaki zuten gol guztiak erasoko jokalari gipuzkoarrek sartu zituzten; Amaiur Sarriegik, Nerea Eizagirrek, eta Nahikari Garciak bi sartu zituen, gainera, txuri-urdinen elastikoarekin 200 partida bete zituen egunean.

Realaren lehen zatia ikaragarria izan zen, eta hasieratik nagusitasun handia erakutsi zuen mailari eusteko borrokan dabilen aurkari baten aurka. Halere, ordu erdiz Realaren erauntsiari eusteko gauza izan ziren. Nahikarik argitu zuen bidea, Amaiurren erdiraketa dotorea lehen zutoinean errematatuz. Handik gutxira, bi jaurtiketak langa jo zuten ia jarraian, Leire Bañosek aurrena eta Nahikarik segidan. Bost minutu geroago, Nerea Eizagirrek ez zuen barkatu, eta erremate bikaina eginda aldea handitu zuen, oraingoan ere Amaiurren erdiraketa baliatuz. Eta atsedenaldira iristear zirela, ordura arteko erdiratzaileak golegile bihurtu eta hirugarrena sartu zuen, eskuin hegaletik egindako jokaldi berri batean, bertatik jaio baitziren hiru golak, oraingo honetan Lucía hegalekoaren pasea saretara bidaliz.

Bigarren zatia parekatuagoa izan zen, Realak markagailuan zuen abantaila handia lasaigarri zelarik. Ceciliaren erdiraketa bat gaiztotu egin zen, eta ate barrura sartzear egon zen bigarren zatiaren lehen erasoan. Extremadurakoek falta jaurtiketa batean murriztu zuten aldea, aldaratzea Mireyak area barruan aprobetxatu zuenean; gipuzkoarren atean debuta egin zuen Elene Letek ezin izan zuen saihestu. Reala gehiago izan zen minutuek aurrera egin ahala eta, azken txanpan, Nahikarik azken gola sartu zuen talde txuri-urdinaren jokaldi polita bikain amaituta.

Horrela, Realak hiru puntu garrantzitsu lortu zituen, denboraldia amaitzeko hiru partida falta direnean laugarren postuan sendo erro-tzeko. Datorren asteburuan Valdebebas-era joan beharko dute, Liga Iberdrolako bigarren postuan dagoen Real Madrilen aurka jokatzeko.

pt j g e p gf gc

Primera iberdrola

Deportivo-Granadilla

Atlético de Madrid-Espanyol

Sevilla-Betis

Barcelona-Madrid CFF

Levante-Athletic

Rayo Vallecano-Santa Teresa

Logroño-Eibar

Real Madrid-Real Sociedad

Valencia-Sporting de Huelva

Próxima jornada (32ª)

noticias de noticiasdegipuzkoa