Nacho, 90eko hamarkadan Espainian porno-industriaren gorakadari buruzko seriea, Nacho Vidal aktorearen bizitzaren inguruan, martxoan estreinatuko da Atresplayer Premium-en, Atresmediako ordainketa-plataforman. Martiño Rivas protagonista duela, abenduan estreinatuko zen Lionsgate+-en, baina plataformak Espainiatik alde egiten zuela jakiteak airean utzi zuen seriea.

“Ez da serie porno bat baizik eta pornoaren industriari buruzko serie bat, 1990eko hamarkadan industria horren sorreran aitzindari izan ziren aktore askoren bizitzan oinarritua”, eta, zehazki, Nacho Vidalen, “jokoaren arauak aldatu eta nazioarteko izar bihurtu zen”, nabarmendu du Atresmediak.

Besteak beste, María de Nati (Entrevías), Andrés Velencoso (Élite), La Terremoto de Alcorcón, Edu Soto (El pueblo), Miriam Giovanelli (Velvet) eta Carmen Conesa (La señora) ditu Nacho seriea aktore lanean.