Euskaraldiraren enbaxadore taldea ezagutu da Donostian
Sara Zozaia (Abeslaria), Jose Miguel Ayerza (Adegiko zuzendaria), Maialen Barcena (AEK euskaltegiko irakaslea), Jon Garaño (Moriarti produkzioko kidea), Laura Chamorro (Moda aditua), Borja Agote (Surflaria), Edurne Ormazabal (Tabakalerako zuzendaria), Xabier Zabaleta (Sukaldaria), Josebe Amondarain (Ikasbideko idazkaria), Unai Ribera (Dja) eta Txurdinek (Realaren maskota) osatuko dute Euskaraldiaren laugarren ediziorako enbaxadore taldea.
Aukeratutako pertsona guztiek Euskaraldian martxan jartzeko hainbat erronka bere egin dituzte: Enpresa munduan euskara sustatzea edota Tabakaleraren programazio publikoan euskararen presentzia handitzea, besteak beste. Ekimenean parte hartuko duen gainerako pertsona orok bezala, belarriprestedota ahobizirola hartuko duten hamaikakoa osatuko dute.
Donostiako sektore eta gizarte eragile ezberdinei haien hamaikakoak sortzeko deia egin zaie, neurri hori euskarazko harremanak eta hizkuntza ohiturak aldatzeko bide eraginkorra izan daitekeela uste baitute antolatzaileek.
Euskal Herri osoan zehar antolatzen den euskararen erabilera aktibatu eta sustatzeko ekimena da Euskaraldia. Ariketak 11 egun irauten baditu ere, eragina ez da egun horietara soilik mugatzen, eta aurreko hiru edizioetan, hizkuntz portaeretan zein erabileran eragina izan duela ikus ahal izan da. Joera horri eutsi asmoz, ariketa udaberrian egitea erabaki da aurten, kalean jende gehiago ibiltzen delako eta harremanetarako zein hitz egiteko aukera hobea egongo delakoan.
Elkarlana
Euskaraldia Donostian, Udalaren eta Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartearen arteko elkarlanak bultzatuko du. Hiriko alkateak, Eneko Goiak, “hizkuntza ohiturak aldatu eta zenbait inertzia astintzeko” aukera ederra dela uste du, eta etorkizunari begira “erronka handiak” ditugula gaineratu du.
Bagera elkarteko ordezkari den Amets Iberoren esanetan, ezinbestekoa da gizartea aktibatzea: “Euskaren egoera kezkagarria izanik ere, herritarrak ilusio eta motibaziotik aktibatu behar ditugu berriro”, azaldu du. Goiaren iritziarekin bat eginez, gakoa “elkarlana” izango dela azpimarratu du Iberok.
Parte hartzea
Euskara jakin edo ulertzen duten 16 urtetik gorako herritarrek parte ahal izango dute Euskaraldian, eta izen ematea ezinbestekoa izango da. Euskaraldia.eus web atarian zabalduko da aukera hori datorren martxoaren 15etik aurrera, eta zailtasunak dituztenentzat, Bagera Elkartean, Udaleko Euskara Zerbitzuan eta hiriko kultur guneetan izena emateko kutxatxo batzuk jarriko dituzte. Izena ematen dutenek txapa bat jasoko dute, parte hartzaile direnaren adierazgarri.
Temas
Más en Sociedad
-
"Venimos sobre todo a cotillear cómo es el Ayuntamiento por dentro"
-
Esta es la razón por la que los bots no pueden marcar la casilla 'No soy un robot'
-
Entra en vigor la prohibición de inscribir directamente a los bebés nacidos por gestación subrogada
-
Los guipuzcoanos somos los que ‘mejor’ vivimos, pero estamos enfadados con el poder público