Obabaren enbaxadore
DONOSTIA ? “Euskaldunok dugun enbaxadore ezagunena” dela esan izan dute. Izan ere, euskaraz idazten duten autoreen artean, etxean eta nazioartean sari gehien lortu dituena da, baita beste hizkuntzetara itzulita lan gehien dauzkana ere. 1999.ean Erresuma Batuko izen handiko egunkari batek munduko 21 idazle onenen artean jarri zuen.
Jose Irazu Asteasun jaio zen 1951. urtean eta Bernardo Atxaga 1972.ean sortu zuen, euskarazko bere lehen lana argitaratzean, Borobila eta puntua antzezlana. Hura irakurrita, Gabriel Aresti bera konturatu zen Atxaga idazle handia izango zela. Badirudi Arestik eragina izan zuela asteasuarrarengan eta hark gomendatuta sakondu zuen euskal klasikoen lanetan, bereziki Axularren Gero obran (1643), “euskarak sortutako libururik garrantzitsuena”. 70eko hamarkadan Pott aldizkari abanguardistan ere hartu zuen parte, Joseba Sarrionandia, Ruper Ordorika, Joxemari Iturralde eta Jon Juaristirekin, besteak beste. Gazte literaturazaleak ziren eta literaturaren beraren autonomia aldarrikatzen zuten.
Antzezlanak, haur literatura, olerkiak? eta eleberriak heldu ziren ondoren, Atxagak profesionalki idazlea izango zela erabaki zuenean. Obabako unibertsoa sortu zuen, bere haurtzaroko Asteasutik abiatuta haratago doan mundu magikoa eta, era berean, unibertsala. Bi anai (1985) han kokatu zuen eta hiru urte beranduago Obabakoak kaleratu zuen, ia 30 hizkuntzara itzulitako lana: Euskadi Saria, Espainiako Narratiba Sari Nazioanala, Kritikaren saria eta Prix Millepages lortu zituen, besteak beste.
Eta idazten jarraitu zuen. Behi euskaldun baten memoriak (1991), Gizona bere bakardadean (1993), Zeru horiek (1995), Soinujolearen semea (2003), Zazpi etxe Fran-tzian (2009) eta Nevadako egunak (2013) etorri ziren ondoren, esaterako. Sari eta aitormen gehiago ere bai, etxean eta kanpoan.
“Hizkuntza arraro batean idazten dut, beste inon anaia-arrebarik ez duen hizkuntza batean, mapan ikusten ez den herri baten hizkuntzan, lotan denbora luzea eman zuen hizkuntzan. Baina XX. mendean, trikua esnatu zen”, esan zuen Atxagak berak (1996).
Literatura hizkuntzaren utopia dela, lan egitera behartzen duela gauzak eta ideiak hobeto adierazteko, modu ederragoan esateko, aldarrikatu zuen Atxagak 2007. urtean euskaltzain oso bihurtzeko ekitaldian, Asteasun bertan, jaioterrira bueltan. Ordutik Euskararen Akademiaren Erlea kultura aldizkariaren zuzendaria da Atxaga eta Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiako jakitun ere bai 2010. urtetik. l
Más en Sociedad
-
Esta es la razón por la que los bots no pueden marcar la casilla 'No soy un robot'
-
Entra en vigor la prohibición de inscribir directamente a los bebés nacidos por gestación subrogada
-
Los guipuzcoanos somos los que ‘mejor’ vivimos, pero estamos enfadados con el poder público
-
La formación profesional en Euskadi: una puerta hacia el empleo