Astigarragak jaietako preludioa berreskuratu du
150 herritarrek parte hartuko dute eta gonbidapenak eskuragarri daude
Astigarragak Santio jaiak uztailaren 23tik 27ra ospatuko ditu, baina asteburu honetatik, ohikoa den moduan, kirol probak eta beste ekitaldi batzuk izango dira herria girotzen joateko.
Horien artean, hainbat urteren ondoren, aurten berriro izango da jaien atariko emanaldi batez gozatzeko aukera. Larunbatean 22.30ean Foru Plazan izango da, euria egiten badu kiroldegira lekualdatuko da eta kiroldegiak aforo mugatua duenez, gonbidapenak asteartetik aurrera eskuragarri egongo dira Udalaren webgunean edo Erriberangoizez (gaurkoz, euria iragarritako dago larunbaterako).
PreludioaAstigar elkarteak antolatu du bere 50. urteurrena ospatzeko. 150 herritarrek hartuko dute parte: antzerkilariak, bertsolariak, kantu taldea, KDP txaranga, herriko hainbat elkarte (Aiztondo, Astigar, Eragiyok, Goldea, NAME, Txirriskla). Thierry Biskaryk zuzenduko du emanaldia.
Astigar taldeak gainera, aurtengo pregoia irakurri eta txupinazoa botako du. Ohore hau jaso du mende erdia daramalako euskal kultura suspertzen.
Berrikuntzak eta musika
Aurtengo beste berrikuntza batek Astigarraga etorkizunera begira jarri nahi du eta, horretarako, herritarrei esperientzia birtual berezi bat eskaintzeko prest dago. Uztailaren 24an eta 26an, Astigarragako Barandiaran Plaza izango da esperientziaren agertokia eta etorkizuneko herria bizitzeko, irudikatzeko eta hautatzeko espazio ireki bat izango da. Esperientzia birtual honek teknologia eta irudimena uztartuko ditu, bertaratzen direnek beren begiekin ikus dezaten herriaren bilakaera posiblea. Doakoa izango da eta 18 urtetik gorakoek har dezakete parte. Bereziki guraso gazteei begirako ekimen sorpresa izango da.
Astigarraga utiliza el 'mosqueo' para llamar la atención
Bi hitzordu prestatu dituzte: uztailaren 24an 16.00etatik 18.00etara eta 26an 13.00etatik 14.30era.
Bestalde, musika emanaldiak izaten dira jaietako jarduera erakargarrienetako bat, eta jai egitarauan eskaintza zabala dago, gustu eta estilo ezberdinetakoak: Akerbeltz, Xskara, Marte Lasarte, Kresala, Duo Azabache, Norberto Almandoz musika eskolako taldeak CD Montre- Neo eta K.A, DJ S. Ghizzi, Elegancia Mexicana, Itzal, Janus Lester...
Gainera, badira herrian zehar ibiliko diren taldeak ere: Kolpez blai, Psicoklown, Sugarri Show, Zuttik elektrotxaranga, Pasai txaranga, Kita del Pare txaranga, trikitilariak...
Barraka herrikoiak
Urtero bezala, Udalak AFADEferialarien elkartearekin negoziatu du barrakek haur eta nerabe guztien eskura dauden prezioak izan ditzaten.
Horrela, uztailaren 24an, atrakzio guztietan 1,50 euroko prezio herrikoia izango du. Beste egunetan ere prezioak mugatu egin dira, 2,50 euro atrakzio txikietan eta 3 euro handietan. Bonoak ere egongo dira, zortzi bidaiakoa atrakzio txikietarako 14 eurotan (bidaia 1,75 eurotan) eta zortzibidaiakoa atrakzio handietarako 15 eurotan (bidaia 1,85 eurotan).
Bestalde, haur eta nerabe guztien inklusioa bultzatzeko eta haur eta nerabe guztiek atrakzioez gozatzeko aukera izan dezaten, Udalak elkartearekin egunero ordubetez, 17.00etatik 18.00etara, barraketan soinurik eta argirik ez egotea adostu du.
Atzo hasi ziren jaietako egitaraua etxez etxe banatzen. Erribera kultur etxean ere eskuragarri dago eta webgunean ere zintzilikatu dute azken orduko aldaketak barne.
Temas
Más en Bertan
-
Oñati avanza hacia la creación de su propia comercializadora de energía
-
Pasaia: Los antxotarras pueden pedir su tarjeta para la zona de residentes
-
Fernando Magaldi recala en Lazkao con su reto solidario en apoyo a las personas con enfermedades raras
-
Urnieta inicia esta semana las obras de reurbanización de Idiazabal