Beasaingo Batzokia Kultur Elkarteak suizidioaren inguruko ekitaldia antolatu du. “Suizidioak tabu izateari utzi behar liokeela behin baina gehiagotan entzun dugu. Gizartean ezkutuan mantendu den gaiari argia eman nahi diogu”, azaldu dute antolatzaileek.

Saioa ostiralean izango da, hilaren 31n, arratsaldeko 19.00etan. Beasaingo Udaletxeko Batzar Aretoan egingo da.

Biziraun Elkarteko (Maite dugun norbaiten suizidioak mindutako pertsonen elkartea) hiru kidek parte hartuko dute saioan: Eva Bilbao, Iratxe Etxenike eta Agustin Erkizia. 

‘Iluntasunetik argitasunera’ dokumentala proiektatuko da. Ondoren, solasaldiaren txanda izango da.