Dagoeneko Legorretako EAJ-PNVk maiatzaren 28an, igandean, ospatuko diren udal hauteskundeetarako giza taldea osatu du. Emakumeak protagonista nagusi dituen taldea da, izan ere hautagaitza osoa emakume legorretarrek osatzen dute.

“Azken urteotan udalak bizi duen lozorrotik ateratzeko eta gure herriak berezkoa duen dinamismoaren pare jartzeko helburua dugu”, azaldu dute Legorretako EAJ-PNVtik. “2023-2027 agintaldirako aurkezten dugun giza taldeak bere lanaren %100 eskainiko du herria hobetzeko eta helburu horri aurre egiteko”, gehitu dute jeltzaleek.

Ondorengoak dira zerrenda osa-tzen duten emakumeak, “gaur egungo gizartean emakumeak duten indarraren islada” direnak, Euzko Alderdi Jeltzalearen esanetan: Ai-tziber Meabe (alkategaia), Garbiñe Garmendia, Ainara Amenabarro, Miren Rezola, Izaskun Latienda, Rebeca Vallés, Lourdes Amondarain, Agurne Lasa eta Izaskun Zubeldia.

Datozen asteetan egingo da lan taldearen eta herri egitarauaren aurkezpen ofiziala. Bitartean, Legorretako jeltzaleek programa borobiltzen eta txukuntzen jarraituko dute.