Azpeitiko Herri Hezitzaile sareak hiru erronkak ditu
Azpeitiko Herri Hezitzailea sareak egin dituen bileren emaitzen berri eman behar dugu. Iraganera begiratzen badugu, herri hezitzaileen filosofiaren baitan zeuden egitasmoez hausnartu eta berriak abian jartzeko helburuz, 2018an arlo ezberdinetako eragileekin elkarlanean diagnostiko bat egin zen. Prozesu hartan identifikatutako erronkak ardatz hartuta egin dira azken urteotako lanketa eta aurrerapausoak.
Lau urteren ostean, ordea, herriko ikastetxeek, Azpeitiko Udalak, hezkuntza ez formaleko eragileek eta herrigintzakoek elkarlanean garatzen duten Herri Hezitzailea egitasmoa fase berri bati ekiteko nahia eta beharra sentitu zuten eta diagnosiaren eguneraketa egiten aritu dira 2023aren lehen hiruhilekoan. Eguneraketa eginda, hiru erronka lehenetsi dituzte aurrera begirako ildoen artean. Lehen helburua harrera protokolo komunitario bat adostea eta osatzea etorri berrien-tzat da. Bigarrena, berriz, umeak bakarrik herrian modu autonomoan ibiltzeko baldintzak sortzea eta, azkenik, parte-hartze elkarguneen lotura eta elkarlana sustatzea.
Bazkide laguntzailea
Apirileko ohiko plenoan, Azpeitiko Udalak, aho batez, Oinherriren bazkide laguntzaile izatea onartu zuen. Orain arteko elkarlanerako urtez urteko hitzarmenen bidez egin da, baina hemendik aurrera, Oinherri herri hezitzaile sareko bazkide laguntzaile izango da Azpeitiko Udalak. Horretarako, 4.000 euroko ekarpena egingo dio.
Temas
Más en Bertan
-
El 17 de mayo inaugurarán en Legazpi un espacio en memoria de los bebés fallecidos
-
El puerto de Mutriku servirá de marco a la cuarta jornada de la Liga de Trainerillas de Gipuzkoa este sábado
-
La Oficina de la Energía de Azpeitia ha atendido más de 200 consultas en su primer año de andadura
-
En busca de la mejor hamburguesa 'made in Azpeitia'