Pello Biainekin solasaldia, gaur Urretxun
- Gaur, 18.30ean Urretxuko kultur etxean, Elkar Mintzatuz egitasmoko bigarren saioa izango da, Pello Biain filosofia irakaslearekin. Topaketa hauen helburua herritarren zentzu kritikoa bultzatzea da. Gai ezberdinei buruz hitz egingo dute. Saioak bi orduko iraupena izango du eta nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute. Solasaldia +65 foroak antolatu du.