Legazpiko neskek irabazi dute Martxoan Bertsoa
Bigarren Xaguxar Zopa taldea izan da eta hirugarren Tapia ta Leturias taldea
- Ostiral gauean Martxoan Bertsoa txapelketako finala jokatu zen Urretxuko gaztetxean. Legazpiko Bertso Olariak taldea nagusitu zen. Talde hau Ane Beloki, Jone Narbaiza eta Lierni Ugartek osatzen dute.
Bigarren postuan Xaguxar Zopa taldea (Iñigo Ramos, Jon Aztiria eta Manex Mantxola) sailkatu zen eta hirugarrenean Tapia ta Leturias (Mikel Iturriotz, Mattin Aranburu eta Jon Mendizabal).
Arrazoi ezberdinak medio, aurreko hiru urteetan ez da txapelketarik antolatu eta jendea Martxoan Bertsoa txapelketaren gose zen. Zortzi taldek parte hartu dute eta saio guztietan lokalak jendez gainezka egon dira.