Euskara sustatzeko Apain guraso taldea sortu dute Deban
Eragile berriak esperientzia eta ikuspuntu ezberdinak konpartitzeko kafe-tertulia antolatu du datorren ostegunerako
deba - Joan den urte bukaeran Debako Udalak haur eta gazteen euskararen erabileran urratsak emateko familietatik egin zitekeenaz hausnartzeko deialdia egin zuen. Lehen batzar haietan euskararen erabilerarekiko gurasoen kezka agerian geratu zen, baina ez ziren horretan gelditu eta ordutik hilero bilerak egiten jarraitu dute.
Orain, berriz, batzarretan parte hartu izan duten gurasoek aurrerapauso berri bat ematea erabaki dute, “Deban euskararen erabilera sustatzea” helburu duen Apain taldea sortuz.
Udaletik azaldu dutenez, azken asteotan “portzentaiak eta azalpenak jasotzen zituzten hainbat kartel ikusi da herriko paretetan” eta horiek “eratu den guraso taldeak herriko plazan euskararen erabilera neurtzeko egindako azterketaren emaitzak ziren”.
Lehen ekintza horren ondoren, Apain guraso taldeak herritar guztien partaidetzari irekita dagoen kafe-tertulia antolatu du datorren ostegunerako (18.30ean) Agirre jauregian, beti ere, “egoera desberdinak nola kudeatu edota beste herrietako esperientziak ezagutzeko”.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Irun destina 1,5 millones de euros a una nueva edición de los presupuestos participativos
-
El PNV de Hondarribia denuncia que el decreto de Alcaldía "extenderá la tensión social al 7 de septiembre"
-
Leintz Gatzaga: cuatro jornadas festivas a todo tren y con novedades
-
Acude como fontanero a una casa de Loiola y un año después vuelve para robar