Emakumeon* Etxeak 2020ko Lilatoiko hiru talde handienetako bat izan nahi du
Izen-ematea urtarrilaren 17ra arte izango da astearte, asteazken eta osegunetan
zumaia - Pasa den urteko martxoan iragarri zuten Zumaiak Emakumeon* Etxea elkartea sortuko zuela. Elkartea herrian Emakumeon* Etxea eraikitzeko sortu zuten eta bide horretan pauso handiak eman dituzte dagoeneko. Besteak beste, tailerrak, ikus-entzunezkoen proiekzioak, ikastaroak, erakusketak, eztabaidak eta hitzaldiak antolatu dituzte. Guztiak, helburu berarekin: gizarte parekide baten topagune izateaz gain, emakumeen arteko sareak sortzeko eta ahalduntzeko espazioa eskaintzea. Bestetik, ikuspegi feministatik gogoeta eta eztabaida piztea, partaidetza, ahalduntzea eta indarkeria matxistarik gabeko elkarbizi-tza sustatzea dira zehaztutako beste helburuetako batzuk.
Urte berria hasi den honetan, beste erronka berri bat ezarri du Zumaiako Emakumeon* Etxeak: Martxoaren 1ean Donostian korrituko den Lilatoieko hiru talderik handienetako bat izan nahi du. Horretarako, ahalik eta emakume zumaiar gehien elkartu nahi dituzte Etxearen izenean parte hartzeko. Izan ere, Lilatoiko antolatzaileek iragarri dutenez, parte hartzen duten hiru talde jendetsuenek saria izango dute.
Aupada horri eutsiz, zabaldu dute dagoeneko izen-ematea. Urtarrilaren 17ra bitartean eman ahal izango dira Emakumeon* Etxeak Eusebio Gurrutxaga plazako gizarte zentroko lehenengo solairuan duen lokalean. Astearte, asteazken eta ostegunetan hartuko dira izenak, 16.00etatik 20.00etara bitartean. Izen-abizenak, jaiotze data, NAN zenbakia, posta elektronikoko helbidea, telefono zenbakia, helbidea eta kamisetaren taila (S, M, L, XL, XXL) eskatuko dira.
Hamabi euroren ordez dortsala, kamiseta eta pultsera solidarioa eskuratuko dira (aurten Gautena autismoa duten pertsonen aldeko elkartearentzat joango da pultserekin lortutako dirua). Eta bost euro gehiagogatik, autobusean joan-etorria ere barne sartuko da.
Elkartea arduratuko da dortsalak, kamisetak eta gainerako materiala jaso eta lasterketaren egunean banatzeaz.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
El tomate ecológico, protagonista del mercado extraordinario de Beasain este sábado
-
Las baserritarras podrán seguir con la tareas de carga y descarga en la calle San Juan mientras duren las obras de La Bretxa
-
La jefatura de los bomberos de Donostia pide que cese el "escarnio público"
-
Junio ha sido en Legazpi el más caluroso desde 1976 y el más seco desde 2005