- Eibarrek garaipen garrantzi-tsua lortu zuen Rayo Vallecanoren aurka Primera Iberdrolaren bosgarren jardunaldian. Hiru puntuak Unben geratzeko helburuarekin zelairatu ziren Ana Junyentek zuzendutako jokalariak, eta alde ederrarekin lortu zuten garaipena 4-0 irabazita.

Lehen gola partida hasi eta gutxira etorri zen, 3. minutuan, Carla Moreraren bitartez. Jokalari armaginak Miriam Rodriguezen pase bikaina baliatu zuen, Rayoko bi atzelari atzean utzi, eta bere jaurtiketa gurutzatua sareratzea lortzeko.

Goizaldeko bigarren gola 25. minutuan iritsi zen. Arene Altonagak pase bikaina eman zion Miriam Rodriguezi, eta honek azpitik gainditu zuen madrildarren atezaina, denboraldiko estreinako gola sartuz.

Markagailuan 2-0ekoa zegoela amaitu zen lehen zatia. Bigarren zatiko 2. minutuan, Maria Llompartek hirugarrena egiteko aukera bikaina izan zuen, baina jaurtiketa pittin bat desbideratuta joan zitzaion. Hala eta guztiz ere, Ana Junyenten neskek aurkariaren ate ingurura arrisku handiz hurbiltzen jarraitu zuten.

Eta halako batean, partidako 65. minutuan, Miriam Rodriguezek beste gol bat sartu zuen, markagailuan 3-0ekoa ipiniz. Ruthek erdiratutako korner batean egin zuen gola Talaverakoak.

Eta amaierarako minutu gutxi batzuk falta zirela lortu zuen Maria Llompartek 4-0ekoa. Aurrez ere Larquek defendatutako atera arrisku handiz hurbildu zen jokalari katalanak sartu zuen laugarren eta behin betiko gola, baloia ederki gidatu eta jaurtiketa bikain bat egin ostean.

Azkenean, 4-0eko emaitza bikainarekin amaitu zen norgehiagoka. Armaginek hiru puntu garrantzitsu lortu zituzten Unben, sailkapenaren zulotik urrunduz.

EIBAR Amaia Peña, Arene, Morera (Aida Esteve, 87. min), Queralt, Puyi (Ane Campos, 66. min), Llompart (Sara Navarro, 85. min), Ruth Álvarez, Miriam Rodríguez, Elba (Gantxegi, 85. min), Arola, Sheila.

RAYO VALLECANO Larqué, Sáez, Pilar, Tanaka (Paula Fernández, 64. min), Balleste (Iris, 81. min), Leles, Hidalgo, Bulatovic (Millene, 64. min), Aedo (Carla Bautista, 81. min), Bores, Freitas (Pauleta, 64.min).

Golak 1-0, 3. min: Carla Morera. 2-0, 25. min: Miriam Rodríguez. 3-0, 65. Min: Miriam Rodríguez. 4-0, 82. min: Llompart.

Epailea Patricia Luna. Txartel horiak: Etxekoen Llomparti, Ruth Alvarezi, Sheilari eta Aidari; bisitarien aldetik, Freitasi eta Pauletari.

Jazoerak Primera Iberdrolako bosgarren jardunaldiko partida, Unben.