Realeko emakumezkoen taldea ilusioz gainezka dago bihar Zubietan 12:00etatik aurrera Sevillaren aurka jokatuko den partidan zelai berria estreinatzearekin. “Iritsi ginenetik, klubak urrats asko eman ditu, eta hauxe zen une egokiena hurrengo pausu hau emateko. Oso eskertuta gaude eman digutenarekin, eta orain guri dagokigu gozatzea eta emaitza onekin jasotako guztia zaletuei itzultzea”, esan zuen Nerea Eizagirrek.

Bestalde, Ainhoa Morazak honakoa esan zuen: “Neskentzako tokirik ez zegoenetik nabil Zubietan. Harrez gero klubak ahalegin handia du gu kirol hirian protagonista izan gaitezen. Harrotasunez ikusten dut aurrera nola egin dugun, gainera ni neu bilakaera horretan protagonista izanik”.

Bestalde, txuri-urdinen kapitainak goraipatu egin zuen entrenatzaile berria, lehen bi jardunaldietan porrotik jaso gabe daudela azpimarratuz –garaipen bat eta berdinketa bat–. “Beti eusten diogu zelaian protagonista izateko asmoari. Arturorekin ilusioa eta konfiantza berreskuratzen ari gara, eta denok gure bertsiorik onenetik gertu egotea lortzen ari da.  Horixe da bide egokia, gozatzeaz gain talde batek maila gorena emateko”, aitortu zuen Eizagirrek.

Sevillaren aurkako hurrengo partidari buruz, tolosarrak gauzak garbi ditu: “Talde zaila eta oso gogorra da. Jokalari erabakigarriak badituzte ere, gure jokoa egiten saiatuko gara, baloiarekin protagonista izaten eta eurek sortutako arrisku egoerak ahalik eta gutxien izan daitezen. Partida polita izango da, gure zaleak ondoan izango ditugu animatzen, eta ea hiru puntuak lortuz eskertzen diegun”.