Koldo Olabarriren kultur gomendioak

09.05.2021 | 10:54
Koldo Olabarri aktorea

Titanic filma ikustean piztu zitzaion argia Koldo Olabarriri (Bilbo, 1992): "Dicaprio eta Winsletek egiten zutena egin nahi nuen nik eta 9 urterekin antzerki eskola batean izena eman nuen". 19 urterekin izan zuen bere lehenengo lan profesionala: ETB 1eko 'Bi eta Bat' telesailean. 'Goenkale' eta 'Bienvenidos al Lolita' telesailetan aritu zen Madrilen Arte Dramatikoa ikasten zuen bitartean. 2015ean Bilbora itzuli zen antzerkia egitera eta ordutik ez da gelditu: 'El sueño de la vida' Lluís Pasqualek zuzendua Teatro Españolen, Arriaga Antzokiak ekoiztutako 'Obabakoak' eta 'Dido & Aeneas', Pabellón 6ko 'Chichinabo Cabaret' eta 'Romeo y Julita', Tanttakaren 'Izoztutako Haizea Bezala'. Zineman Penélope Cruz eta Antonio Banderasekin lan egin du Gastón Duprat eta Mariano Cohn zuzendari argentinarren 'Competencia Oficial' pelikulan. Telesailetan ere aritu da: 'La línea invisible', 'El Ministerio del Tiempo' eta 'Altsasu'. Baita 'Ane' eta 'Tres Veces' laburmetraietan ere.

Abesti bat:

Rodrigo Leãoren 'Pasión'

Musika talde bat:

Rigoberta Bandini

Liburu bat:

'Instrumental' (James Rhodes)

Antzezlan bat:

'Una noche sin luna' (Juan Diego Botto)

Aktore bat:

Tatiana Maslany

Film bat:

'Amour' (Michael Haneke)

Telesail bat:

'Years and Years' (HBO)

Kultur espazio bat:

Arrriaga Antzokia

noticias de noticiasdegipuzkoa