Ostegun honetan, hilak 20, Mintza Lagun Diálogos zikloak hitzordu berri bat izango du Donostiako Alde Zaharreko Santa Teresa komentuko areto nagusian Colonizaciones tecnológicas de las ciudades hitzaldiarekin.

Javier Echeverría Ezponda saiakeragile eta filosofoa izango da protagonista eta hitzordua 19.00etatik 20.00etara izango da gaztelaniaz. Saioan kolonizazio teknologikoari buruz hitz egingo du, hain zuzen ere, datuen teknologiek hiriak eta lurraldeak kolonizatzeko sortu duten modua berriari buruz. Beste hausnarketa puntu bat izango da herritarren bizitza eta iritzi publikoaren kontrola, baita bereganatzen duten informazioaren helburu estrategikoa.

Kulturako diputatuak, Goizane Álvarez, gogoratu nahi izan du ziklo hau ideiak partekatzeko eta kontrastatzeko espazio bat dela.

Javier Echeverría

Saioaren protagonista saiakeragile eta zientzia eta teknologiaren filosofoa da eta, gaur egun, Jakiunde-ko eta International Academy of Philosophy of Science-ko akademikoa da. Gainera, bere lanen artean Telépolis (1994), Cosmopólitas Domésticos (1995), Entre Cavernas: de Platón al cerebro pasando por Internet (2013) edo Tecnopersonas: cómo nos cambian las tecnologías (2020-2023) aurkitu ditzazkegu.

Beste saio batzuk

Mintza Lagun Diálogos zikloak beste sei saio ditu programatutak ekainera arte. Hurrengoa martxoaren 13an izango da Carla Jiménez Cruz eta Javier Salas kazetariekin El imperio del bulo: ¿Por qué no nos creamos a la ciencia?' deituriko saioan. Martxoaren 20an Silvia Garcíak osasun mentalari buruzko saio bat eskeiniko du, Salud mental: visibilización, redes de apoyo y ciudadanía.

Apirilaren 8an Vivir del turismo y morir del turismo hitzaldia egongo da Josu Iztueta bidaiariaren eskutik eta Ander Izagirre kazetariak maiatzaren 6an izango da protagonista Turistak, bidaiariak: nola jokatzen dugu besteen etxean? saioan. Ramón Andrés poeta eta saiogileak maiatzaren 22an egongo da Santa Teresa komentuan El silencio a un paso del mundo hitzorduan eta, amaitzeko, Laura Fernández idazlea eta Desirée de Fez zine kritikariak ¿Por qué la ficción prefiere destruir el mundo que reformarlo? saioarekin emango diote amaiera zikloari.