Amaia Zubiria musikaria da 2025eko Monzón-Ganuza sariaren irabazlea. Olaso Dorrea Fundazioak eta Bergarako Udalak gaur, astelehenarekin, abeslari donostiarra errekonozitu dutela euskal kulturari eta musikagintzari egindako ekarpenarengatik. Ohar batean gogorarazi dutenez, saria Telesforo monzonen heriotzaren 40. urteurrenaren testuinguruan sortu zuen saria fundazioak, Euskal Herriaren kulturari, hizkuntzari, historiari eta etorkizunari bizitza osoan ekarpena egin dieten pertsonak omentzeko.

Zentzu honetan, Zubiriaren figura “ezinbestekotzat” jo dute, Haizea taldearekin hasi eta bakarkako ibilbidean egin zuen laneraino. Bere poesiaren indarra eta Euskal Herriarekin izan duen “konpromisoa” ere errekonozitu diote. Zubiriak martxoaren 27an jasoko du saria, Bergaran ospatuko den ekitaldi batean.