Euskarri baten gaineanirudiak islatzean oinarritzen den teknika da serigrafia. Hari esker posibleda paper, egur, oihal edo bestelakomaterial batean irudi bat sortzea.Gaur egun, batez ere, makina mekanizatuak izan ohi dira horien sortzaile. Hala ere, bada serigrafia beste era batera lantzen duenik ere; esaterako, Usoa Zumeta serigrafia-egilea. Serigrafia artisau erara lantzendu artista honek, eskuz, makinarikgabe. Orain, beste hainbat artistarekin elkarlanean, erakusketa aurkeztu du Gasteizko ARTgia gunean.Guztira, serigrafia oinarri dutenhamabost lan ikusgai egongo dirabertan ikusgai, abuztuaren 1erabitarte.

Koldobika Jauregi, Dora Salazar, Sistiaga edota Iñigo Arregi dira erakusketako lanen egileetako batzuk.Zumetak dioenez, horien lanetakobatzuk “interesgarriak” irudituostean erabaki zuen haiei proposamena egitea. Hain zuzen ere, proposatu zien haiek eginiko lanetako batzuk hartu eta serigrafiaren teknika erabilita erreproduzitzea, norberaren lanen gainean eginiko interpretazioetatik abiatuta. Gainera,kontuan hartu behar da arte diziplina ezberdinak lantzen dituzten artistak direla, eskulturagileetatik margolarietaraino, esaterako. Artistaeuskaldunak ez ezik, argentinarrakere badira, German Gargano etaPablo Gonzalez margolariak, kasu.

Serigrafia ez den arte diziplinetatikdatozen artistak izaki, haiei teknikaerakutsi beharra izan zuen Zumetak.Hura izan zen lehen pausua, etaostean etorri ziren ondorengoak.Hark jakinarazi du, azken batean,teknika ikasitakoan, prozesua nahiko “mekanikoa” bilakatzen dela:“Lehenbizi, artistetako bakoitzakbere lana interpretatzen du, etabehin hori eginda, serigrafiara pasatu eta editatu egiten da”. Azken ediziohorretan hartzen du parte Zumetak;gainontzekoan, artistak dira sortutakoaren egile. Finean, serigrafia-egileak nabarmendu du “elkarlanean”eginiko erakusketa izan dela.

Hala ere, ez da lehen aldia izan aipaturiko artistekin lan egiten duena.Zumetak adierazi duenez, ibilbideluzea eginikoa da artistetako gehienekin; dena den, bada kasu isolaturen bat edo beste: Vicente Larreaeskulturagilea. “Urteetan ibili naizgehienekin lanean gauza ezberdinakegiten, baina Larrearekin iaz eginnuen lehenbizikoz lan”, esan du Zumetak. Hori dela eta, gaineratu dueskulangile horiek azken urteetanegindako lanen artean “aukeraketa”bat egin behar izan duela, eskuartean zebilkien proiektuari eusteko.

SERIGRAFIA BIDELAGUN Kaleanhamar pausu ematearekin aski daserigrafia teknika erabiliz eginiko irudiak antzemateko. Hala dio Zumetak: “Gure bizitzan presente dagoenteknika da, baina ez gara kontzienteizaten ikusitakoa serigrafia denik”.Hark adierazi duenez, teknika hauarropetan edota gailu ezberdinetanerabiltzea “ohikoa” izaten da, baina“era industrialean” sortzen da. Serigrafia-egileak, ordea, sortze ereduhorretatik kanpo dagoen modubaten alde egiten du: artisau serigrafia. “Presionatzeko balio duen palanka bat salbu, gainontzeko guztiaeskuz egiten dugu”.

Azken finean, eguneroko jarduna ezezik, ogibide ere badu serigrafiaZumetak. Duela urte batzuk hasi zenteknika ikasten, eta egun, horretandihardu egunero. Usurbilen du estudioa, eta bertan aritzen da lanean,bakarka zein elkarlanean. “Ezagutueta erabili ditut teknika ugari, bainaserigrafia iruditzen zait interesgarriena”, azaldu du artistak. Gainera,nabarmendu du haren hastapenetanbehar diren azpiegiturak ez direla“handiak”, eta alde horretatik, ez delazaila izaten teknika erabiltzen ikastea. Horrez gain, gaineratu du harenerabilerak sortutako “kolore biziei”jarraika gustatu zitzaiola serigrafia.

ERAKUSKETA, ZABALTZEKO Duelahiru hilabete hasi zen erakusketaprestatzeko esperimentua, serigrafia tailer batean. Bertan elkartu zenZumeta Irantzu Lekue ARTgiaguneko kidearekin eta hura izan zenerakusketa egitearen proposamenaluzatu ziona. Proposatu eta egin;elkarrekin hasi ziren erakusketaprestatzen. “Ate bat irekitzeko aukera bat da erakusketa; izan ere, ez dutinoiz Gasteizen ezer aurkeztu”, aitortu du Zumetak. Eta gaineratu du“gogotsu” dagoela honekin aurrerajarraitzeko.

Zumetak badu beste nahi bat ere:serigrafia inguru ezberdinetakokideei zabaltzea. Horretarako, erakusketak rol garrantzitsua duela ustedu: “Erakusketak aukera emango dujendeak ikusteko teknika honek zeinaukera dituen”. Bide batez, azaldu duerakusketak ere helburu duela serigrafiaren gainean sortua dagoen irudia deseraiki eta bestelako metodoakere badaudela aldarrikatzea. Harknabarmendu du teknikoki oso ezberdinak diren lanak direla erakusketaren oinarri, eta beraien artean dauden ezberdintasunak “handiak” direla. Zumetak aldarri bat darama berarekin: “Betiko serigrafiaren mugetatik at badaude beste mila aukerateknika lantzeko; ez da mantxa bateta bi kolore”.