KIMUAK programak 20urte daramatza euskalfilm laburrak ikusgai egineta ezagutarazten. Urterokouzta onena nazioarteko jaialdietanbanatzen den katalogoan jasotzendute. 1998tik, 800 film labur bainogehiago aurkeztu dira Kimuakeraeta guztira 137 aukeratu dira katalogorako.Aurtengo edizioko filmlaburren bilduma jada eman da jakitera.70 film laburren artean eginbehar izan du aukeraketa epaimahaiakaurten, inoiz jasotako kopuruhandiena. Dokumentala etafikzioa jasotzen ditu aurtengo katalogoak,“generoen arteko mugakhautsiz, zenbait kasutan”, antolatzaileekazaldu dutenez. Hizkuntzeidagokienez, filmetako bi euskarahutsean daude, beste bi euskaraz etagaztelaniaz, bat euskaraz eta frantsesez,bat gaztelaniaz eta italieraz etaazken bat grekoz. Hauek dira aukeratudiren lanak:

‘592 METROZ GOITI’ Maddi Barber(Iruñea, 1988) zinegileak zuzendu dudokumental hau. Egilearen Ikusantropologiamaster bukaerakoproiektu bezala hasten da 592metroz goiti. Lurralde batek erabatekoaldaketa jasaten duenean bertakobiztanleek dituzten bizi aukerakaztertzen ditu, 90eko hamarkadanItoitzeko urtegiak urperatuzituen inguruak behatuz. 592 metrokogaraieran dagoen kotak bailarabitan zatitzen du: maila horren azpitikura dago; goitik, bizitza. Euskarazeta gaztelaniaz errodatu zuten dokumentala,Nafarroako Pirinioen magalean.Barberren laugarren lana da.

‘AMA’ Josu Martinezek (Bilbo, 1986)zuzendu du Ama. Joseba Sarrionaindiarenobran oinarritutako Gureoroitzapenak film kolektiboko piezabat da. Ama-k 1915eko udara eramatengaitu, Baxe Nafarroako Baigorriherrira, gutun baten zain bizi denemakume baten etxera. MartinezEuskal Herriko Unibertsitateko Ikusentzunezkokomunikazio sailekoikertzaile eta irakaslea da. Zinemagintzansei dokumental luze zuzenduditu, tartean Itsasoaren alaba,Sagarren denbora, Prohibido recordareta Gure sorlekuaren bila. GastibeltzaFilmak ekoiztetxearen sortzaileaere bada eta literatura mailanhiru saiakera liburu publikatu ditu.

‘ANCORA LUCCIOLE’ Maria Elorzarendokumental berriak gaztelaniaeta italiera nahasten ditu, 1972an PierPaolo Pasolinik ipurtargien desagerpenazidatzitako hitzak gogora ekartzeko.Artikulua idatzi eta gutxira hilzuten Pasolini, eta, ordutik, ipurtargiakere desagertuz joan dira. Badaoraindik, baina, gogoratzen dituenik.Maria Elorzak (Gasteiz, 1988) filmografialuzea dauka. Bere kabuz zenbaitdokumental egin ditu, tarteanAntología de conversaciones cotidianas.Elorza Ikus-entzunezko Komunikazioanlizentziatu zen Bartzelonaneta Sormena eta Ikerketa Arteanmasterra egin zuen EHUn.

‘ESPEDIZIO HANDIA’ Iban del Campoarrasatearra ere bigarren aldizizan da aukeratua Kimuak programan,2009an Dirty Martini dokumentalarekinparte hartu zuen eta.Espedizio handia zientzia-fikziozkolana da. L´Estrange familia protagonistahartuz, gizakiak izarren hautsabaino gehiago izateko duen nahiabehatzen du, familia hau espaziorakobidean jarraituz. Del Campo IkusentzunezkoKomunikazioko irakasleada Mondragon Unibertsitateaneta bertako ikasleek antolatzen dutenHuhezinema euskal film laburrenjaialdiaren sustatzaile eta koordinatzaileada. Besteak beste, Un tal Eusebi,Lo bakarrik, Katebegitik, Con Tramontanaeta Tigger! film laburrakzuzendu ditu.

‘KAFENIO KASTELLO’ Miguel AngelJimenezek zuzendu eta GasteizkoKinoskopik etxeak ekoiztu dute KafenioKastello dokumental fikzionatua.Atenaseko erdigunean, krisiaz etasuntsipenaz inguratuta bizi denpertsonaia talde txiki batek patu ilunarieusten dio, beraien arteko anaitasunariesker. Jimenezek (Madril,1979) bere lehen film laburra2001ean egin zuen eta 2007anKinoskopik sortu zuen. 2008an Díasde abanico dokumental laburra eginzuen eta 2009an Ori, bere lehen filmluzea grabatu zuen Georgian. OrainSumendia fikzioa prestatzen ari da.

‘NO ME DESPERTÉIS’ Sara Fantova(Bilbo, 1993) zinegile gaztearen lehenfilma euskaraz eta gaztelaniaz errodatutadago eta Bartzelonako ESCACzinema eskolako gradu bukaerakolana da. Esperientzia pertsonal batetikabiatuta sortu du lana egileak.Jone DBH 4. mailako ikaslea da.2009ko Bilbora eramaten gaitu filmak,protagonistaren institutuanarnasten den giro abertzale eta aldarrikatzailera.Grebak eta manifestaldiakohiko ekintzak dira nerabeenartean, baina Joneren errealitateaoso bestelakoa da.

‘ZAIN’ Pello Gutierrez (Donostia,1979) sortzaileak zuzendu du Zainkomedia tristea. Kaurismäkiren estetikajarraituta, bakardadearen erretratugordin baina samurra egitendu egileak. Zazpi T’erdi ekoiztetxekosortzailea da Gutierrez, David Aguilarrekinbatera. 2007tik, ez-fikzioaeta mugako generoak landu dituzteeta ekoiztutako lanekin (Nao Yik,Mara mara, Converso) hainbatnazioarteko sari jaso dituzte. Berakzuzendutako lanak dira Heroínassem nome, Abuztua eta Ozpinarensindromea