Hitzekin esaten asma-tzen ez dugun hori transmiti-tzen du besarkada batek askotan. Estimatzen dugun edonori egindako oparia da, tristezia leundu eta poztasuna ospatzeko gaitasuna duen keinu konpartitua. Partekatu egiten dira besarkadak. Behar dituztenean eman, behar ditugunean jaso.

Maite Gurrutxaga ilustratzaileak (Amezketa, 1983) eta Uxue Alberdi idazleak (Elgoibar, 1984) besarkada bat zabaldu nahi izan dute literaturaren bidez, izen bera daraman album ilustratua sortuz. Gainera, besarkada hori toki askotara hel dadin, ikus-entzunezko bertsioa ere eskegi dute Youtuben.

Kopla batzuek daukate errua. Alberdik Gurrutxagari bidali zizkion gordeta zituen idazkiak eta honek, irakurri bezain pronto, baietza eman zion. “Ixten den ipuin bat da, behin eta berriz hasi eta infinutura arte luzatu daitekeena”, azaltzen du Gurrutxagak. Irakurlearen interpretaziora zabalik dauden kontakizunak beti izan ditu gustuko eta, beraz, “segituan” hasi zen lanean.

Irratiaren marmarra, Neil Young, folk-a. Musika artean igaro zituen amezkatarrak istorioari bizia emateko beharrezko orduak. “Milaka besarkada posibletaz” hitz egin zezaketen hitz horiei aurpegiak jarri zizkien pixkanaka-pixkanaka. Akuarela horiek, zehazki, ume bat dute protagonista, aitari besarkada eska-tzen hasi eta besarkada hori beste bati eskaintzen amaitzen duena.

Eman eta jaso, horretan datza zikloa. Eta halaxe joan ziren euren lana osatzen, etengabeko hartu-emanean. “Irudiei dagokienez, adibidez, esan beharra dago akuarelak direla eta papererako pentsatuta zeudela hasiera batean; denbora aurrera zihoan heinean, ordea, liburua bera hasi zen bide berriak ireki-tzen eta hasierako planteamendu horretatik adar berriak sortzen”. Emaitza, paperekoaz harago, musika, ilustrazioak eta testuak elkarlo-tzen dituen animaziozko pieza fina da, “edonork modu errazean nahi duenarekin konpartitzeko eta goza-tzeko moduko oparia”.

Haurtzaroa oroituz Erregalu hori Durangon banatu zuen atzo Gurrutxagak, Ahotsenearaino hurbildu ziren guztiekin eta baita argazkian ageri den protagonista gaztearekin ere. Izan ere, toki berezia da Azoka ilustratzailearen-tzat, eta hari lotuta haurtzaroan bizi izan zituen uneak ilobarekin konpartitu nahi izan ditu. “Kasualitatea da herenegun etxean egon ginelako lehenengo oroitzapen horrietaz hizketan. Garai horretan Elizako arkupeetan egiten zen oraindik eta oso giro polita zegoen; oraindik gogoratzen dut bertan biltzen zen jendetza, kaosa... Horregatik espreski erabaki dugu aurten familian etorriko ginela”.

Egutegian gorriz borobildutako egunak dira hauek berarentzat. Bakarrik ala lagunduta, urtero bisitatzen du Landako. Stand-ak, baina baita Durango bera ere. “Herriarekin bustitzea gustatzen zait, eta ez bakarrik Azoka bisitatzea. Bazkaltzen geratzen gara, Alde Zaharrean pintxo pare bat jan, Plateruena ere hementxe ondoan dago... mila gauza daude egiteko”.

Zeregin ugari horien artean liburu-sinadura egokitu zitzaion atzo, irakurleekin harreman hurbilagoa ezar-tzeko asko estimatzen duen unea. “Liburu honekin gertatu zait berebiziko feedback positiboa ari naizela jaso-tzen; Durangon azken egun hauetan egon izan diren lagunen mezuak eta irakurleen komentarioak heltzen ari zaizkit eta hori ez da lan guztiekin gertatzen”, aitortzen du, ilusioz.

Aurkezpenak eta sinadurek bere denborarik gehiena bete zuten arren, erosketak egiteko asmoarekin heldu zen atzo Gurrutxaga euskal kulturaren plazara. “Badakit Harkaitz Canok liburu berria atera duela eta horrez gain ziur nago beste hainbat eroriko direla. Tentazio asko daude eta kriba egin beharko dugu”, barrezka. Zer erremedio. “Liburuzale amorratua” izanda ere. Datorren urtean ere euskal belaunaldi ezberdinen topagune bihurtu den Azokak besoak zabalik hartu du Maite, beste behin ere txikitan bizi izandako momentu zorion-tsuak gogora ekartzeko.

10.30. ‘Mentir es encender fuego’. (Areto Nagusia).

10.30. ‘Tabu hitzaldiak, Sharetu’. (Kabi@).

11.00. PAM: ‘Hurrengoan bai’ (Ahotsenea).

11.00. Xabier Soubelet: ‘Elektroxok’. (Ahotsenea).

11.00. ‘KontuKantari’. (Saguganbara).

11.00. ‘Egile eskubideak kudeatzeko beste eredurik ba al dago?’. Mahaingurua (Areto Nagusia).

11.30. ‘Lepo-ondo gogor’ (Areto Nagusia).

11.30. Joseba Aurkenerena: ‘Kaskarin baten kontakizunak’ (Ahotsenea).

11.40. Iseka: ‘Bizi ala hil’ (Ahotsenea).

12.00. ‘Beltzean Mintzo’ (Irudienea).

12.00. ‘Bi kutxatxo’ (Saguganbara).

12.00. Jean Louis Davant: ‘Bidean kantalotsez’ (Ahotsenea).

12.00. ‘Tabu hitzaldiak, Guifi.net’. (Kabi@).

12.20. Josu Bergara: ‘Kanta txikien indarra’ (Ahotsenea).

12.30. ‘Gogoetaren Plaza’: Ruper Ordorika eta Jon Maya (Areto Nagusia).

12.30. Xabier Lizaso & Andoni Egaña (Ahotsenea).

13.00. Bi Bala: ‘Gure eroyak’ (Ahotsenea).

13.00. ‘Hitz jolasak’ (Saguganbara).

13.00. Maiatz: ‘60 eta 61 literatur aldizkariak’ aurkezpena (Ahotsenea).

13.30. EIE. (Ahotsenea).

13.40. MG Banda (Ahotsenea).

14.20. ZAZKEL. (Ahotsenea).

15.00. Galtza Gorriak (Ahotsenea).

15.30. ‘ENA, 18 urtez, adin nagusitasunera heldua’ (Areto Nagusia).

15.40. Nik Khaos: ‘Eztanda’ (Ahotsenea).

16.00. ‘Loraldia’ (Areto Nagusia).

17.00. ‘1914-1918 Lekukoak’ (Areto Nagusia).

17.00. Jean Mixel Bedaxagar: ‘Belatxa’ (Ahotsenea).

18.00. ‘Gogoetaren Plaza: prestigioaren korapiloa’. Harkaitz Cano, Aizpea Goenaga eta Asier Mendizabal. (Areto Nagusia).

18.00. ‘Zirko Anabasa’ (Szenatokia).

20.10. Korrontzi (Plateruena).