Irundik Baionara bitarteko euskararen lasterkata, Korrikaren 23. edizioak 2.700 kilometrotik gora beteko dituen eta Euskal Herri osoan zehar hamaika egunetan barrena jendeak parte hartuko duen lasterketa bat izango da. Martxoaren 14an, ostegunarekin, 15:59an abiatuko da lekukoa Irungo San Juan plazatik, eta erreleboek ez dute etenik izango martxoaren 24ko 12:30etan, igandearekin, Baionara iritsi arte. Han lekukoaren barnean dagoen mezua irakurriko da.

1980an sortu zen Korrika, eta aurtengoan hamaika egun eta hamar gau emango ditu zazpi herriak zeharkatzen, “Harro Herri” lelopean, euskaldunok euskararekiko dugun harrotasuna aldarrikatuz. Azterketak Euskaraz taldea omenduko dute aurten, eta Ibilbide guztia Korrikaren Android eta iOS aplikazioan dago eskuragarri.

Irundik irten eta Hondarribira abiatu ondoren, AEK-k antolatutako euskararen aldeko lasterketa Iparraldera sartuko da Hendaiatik, Lapurdiko herriak zeharkatzeko, Donibane Lohitzune mugarri nabarmen izango delarik.

Iruñean, hilaren 16an

Ostirala, hilak 15, goizaldean, Aiherratik sartuko da Korrika Nafarroa Beherera, eta eguerdira bitartean handik eta Zuberoatik ibiliko da. Donibane Garazi eta Baigorri zeharkatu ondoren, Baztango haranera abiatuko da Izpegiko mendatean barrena, eta, ondoren, Artesiaga gainetik, Nafarroako Pirinioetara iritsiko da, han ibiliko delarik ostirala, hilaren 15etik, larunbata 16 arte. Zangozako eskualdeak larunbatarekin, hilak 16an, hartuko du lasterketa, eta, Pirinioetan beste sartu-irten bat egin eta gero, Iruñerrira iritsiko da, Iruñera Mendillorritik sartuko delarik 14:19an.

Gasteizera, hilaren 18an

Nafarroako hiriburutik pasa ondoren, hegoalderantz joko du Tafalla eta Erriberatik, Tuterara iristeko hilaren 17an, igandea, 12:23an. Astelehenean, hilak 18, iparraldera joko du Lizarratik, Kanpezun barrena Araban sartzeko. Egun osoan zehar, Arabako Errioxan, Trebiñu Añanan eta Gorbeialdean ibiliko da lekukoa, 19:30ean Abetxukotik Gasteizera iritsi aurretik.

Nuevas secciones en la App Korrika

La aplicación de la Korrika se ha renovado para esta próxima edición con nuevas secciones y una geolocalización que permitirá seguir la carrera al momento. La herramienta, que está disponible tanto para el sistema operativo IOS como Android, incluye una nueva sección con la tarjeta virtual Laguntzaile y mostrará también cada semana los sorteos que se realizan entre los colaboradores, así como los ganadores.

La App Korrika permitirá, gracias a la geolocalización de la furgoneta que acompaña a la carrera, conocer por dónde transcurre el testigo y, además, dispone de un buscador avanzado para saber dónde se sitúan una localidad, una comarca o un kilómetro determinado.

A través de notificaciones, se puede conocer también los hitos comunicativos que se han hecho públicos hasta ahora como el lema de la Korrika, la canción o el recorrido.

Lautada izango da hurrengo helmuga, asteartean, hilak 19, Nafarroako Sakana, Larraun eta Ultzamara zeharkatzeko. Eta behin eguna ondo aurreratuta, 20:09an, Gipuzkoa zapalduko du berriro Hernanin, Goizuetatik datorren errepidetik behera etorrita. Buruntzaldea, Urola Kosta, Urola Garaia eta Debagoienatik pasako da orduan Korrika, Elgetatik Bizkaira sartu, eta Debabarrenera itzuliko da Eibartik. Mutriku izango da Gipuzkoako azken jomuga, asteazkenean, 14:56an, lasterketak Ondarroatik Bizkaira jo aurretik.

Ostegunean, hilak 21, Bizkaian

Ostegunean, hilak 21, Korrikak Bizkaia zeharkatzen emango du egun osoa; Lea-Artibai, Busturialdea, Uribe Kosta eta Txorierritik pasa, eta Abusu auzotik iritsiko da Bilbora 15:50ean. Bilboko kale eta auzoetatik ibilbide luzea egin eta gero Ezkerraldera eta Enkarterrira abiatuko da, ostiralean, hilak 22, Aiara haranetik Arabara itzuliz. Ostiral horretan bertan, lasterketa Bizkaira itzuliko da Arratia eta Durangaldea zeharkatzeko, eta, Araban sartu-irten labur bat egin ondoren, larunbatean, hilak 23, Gipuzkoara itzuliko da Leintz Gatzagatik. Azken-aurreko egun horretan, Korrikak ia puntatik puntara zeharkatuko du Gipuzkoa, Eskoriatzatik Oiartzunera, Debagoiena, Goierri, Tolosaldea, Buruntzaldea eta Oarsoaldea zapalduz.

Azken aurreko egunean pasako da Donostiatik

Donostiako ibilbidea larunbatean hasiko da, 18:12an, Martutenen, eta, bitxikeria gisa, lasterketa bigarrenez igaroko da Hernanitik eta Urnietatik, asteartean, hilaren 19an, bertan izan ondoren. Oiartzundik, Aritxulegiko eta Agiñako gainetatik Nafarroarantz jarraituko du Korrikak, Saratik Lapurdira itzuli, eta Senpere eta Biarritzetik azken jardunaldiari ekiteko, Baionako Herriko Etxearen plazan amaitu arte. Puntu honetan, behin lekukoak gordetzen duen mezua irakurri ondoren, jai ederra ospatuko da, Korrikari amaiera alaia emanez.

korrika recorrido