- Zer da gizarte berrikuntza?

-Gizarteko erronkei erantzuteko modu edo ikuspegi berritzaileak erabiltzea.

Zer esan nahi du horrek?

-Euskal gizartearen erronken inguruan modu berritzailean hausnar-tzeko eta esperimentatzeko gunea da Arantzazulab. Eraldaketa sozialera bideratutako ikerketa egin nahi dugu, esperimentazio eta sozializazio hori lau eremu nagusietan: transizio ekologikoa, lana, elkarbizitzea eta ongizatea. Baina hori nahi dugu herritarren beharrizanak ulertzetik, beraiek agenda publikora eramatetik. Horregatik, guk bultzatu nahi dugun gizarte berrikuntza balio batzuekin lotzen da. Alde batetik, herrigintzarekin edo garapen komunitarioarekin. Alegia, guk nahi dugu sustatu agenda publikoan herritarrek duten parte-hartzea eta ahalduntzea.

Inplikazioa lortzea ez da batere erraza izango gaur egun€, baina behar-beharrezkoa da Arantzazulab satélite bat izan ez dadin.

-Horrela da. Geroz eta gizarte indibidualistagoan bizi gara. Normalean oso urruti gaude norbanakoak, bai parte-hartzetik, bai erabakiak hartzen diren lekuetatik, eta hori erronka da. Baina bestalde, joera eta ekimen aurreratu guztiek diote, benetan erronka hauei heldu nahi badiegu, hori egin behar dugula, hasteko elkarlanetik eta herritarrak inplikatuz. Eta horretarako enfoke berriak eta ikuspegi berriak txertatu behar ditugu. Lehenengo norbanakoak hartzeko konzientzia hori eta gero ahalduntzeko eta inplika-tzeko. Ikusteko bere erabakiak kontuan hartu direla.

Gizartea eta politika eta instituzioen arteko urruntzea ere sumatzen da.

-Hor herrigintza edo garapen komunitario horretan nahi dugu sakondu lankidetzazko gobernantzan, horrek esan nahi du harremantzeko modu berriak sortu behar ditugula administrazioa eta gizarte antolatuaren artean eta gizarteko eragile desberdinen artean. Horretan sakondu egin behar da, ze iruditzen zaigu erronka konplexu hauek eskatzen dituzten erantzunak konplexuak direla eta erantzun hauek kolektiboak izan behar dutela.

Covid-19ko izurriteak ere horrelako zerbait adieraz digu?

-Ikusi da, adibidez, covid-a bezalako erronka batean, gobernu batek bakarrik ezin duela bere tresnekin edo eskumenekin. Seguraski, batu egin behar dela eta elkarlana aplikatu behar dela beste gobernu, gizarte eragile edo komunitatearekin. Hori da guk bultzatu nahi dugun gizarte berrikuntza.

Eta zuen papera zein da hor?

-Guri dagokigu, batez ere, herritarren inplikazioari dagokion gobernantza eredu, mekanismo eta teknologia guzti horietan esplora-tzea eta hor erreferente izatea. Eta horrek posizionamendu eta hauspoa ematen digu.

Aldaketa handiak datozkigu?

-Elkarbizitza beste aldagai batzuen inguruan mugitzen da eta hori nahi dugu ikertu, baita ikerketa lanaren inguruan egin nahi dugu, hori baita jaten ematen diguna. Zein izango den etorkizuneko lana eta zein faktore aldatzaile etorriko dira gugana eta guk pertsona eta herritar bezala nola egingo diegun aurre horiei.

Gatazka gutxiago egon litezke etorkizunean erabakiak parte-har-tze prozesu hauen ondorioz har-tzen badira?

-Ez dakit gatazka gutxitzeko, agian ez, baina elkar ezagutzarako, bai. Gutxienez hausnarketarako espazio hauek eskaintzea, denok izan dezagun ulermen amankomun edo partekatu bat, eta jakin dezagun zeintzuk diren afektatuko diguten faktoreak. Eta hi-tza ematea eta herritarrek sentitzea hemen badutela, guk katalizatu nahi ditugun prozesu horietan, badaukatela agenda publikora eta etorkizuneko erronketara gerturatzeko aukera.

Garaian gabiltza, edo berandu goaz jadanik?

-Ez du uste berandu gabiltzanik. Nire ustez azken urteetan eman da horrelako disrupzioa. Argi gelditu dena da gizarteak jakintza behar duela. Adibidez, covid-aren kasuan, argi ikusi da jakintza zientifiko horren garrantzia eta hori bai atera dela indartua. Nik esango nuke zinentzilarien lana edo osasun sailekoen lana rebalorizatu egin dela eta gauza bera iruditzen zait izango ditugun gizarte erronken inguruan, transizio ekologikoa izan, zein antolaketa sistema izan, horien artean beharko ditugula tresnak eta ezagu-tza horiei aurre egiteko. Momentua da. XXI. mendeko erronka hauen konplexutasunek erakusten digute benetan artikulatu behar direla egiteko modu berri horiek. Goazen esatera, ez da berandu, baina behar ditugu hausnartzeko eta esperimentatzeko espazio horiek, ez dakigulako zein den datorrenari eman beharreko erantzuna.

Covidarekin atzeratzeko arriskua izan du ekimen honek, edo, aldiz, inoiz baino beharrezkoagoa dela azaldu du?

-Erabat. Ikusi da inoiz baino beharrezkoagoa dela honelako ekimen bat.

Gipuzkoarako bakarrik?

-Herri proiektua da Arantzazulab, Gipuzkoan sortu da, Etorkizuna Eraikitzen ekosisteman txertatu da, baina Euskal Herriko proiektu izateko bokazio eta anbizioa daukagu, ze iruditzen zaigu erantzun hauek eman behar ditugula herri bezala guretzat hain propioak diren balioetatik. Herri bezala, badaukagu erantzun propioa ematearen beharra eta horregatik proiektu hau zabaltzen da Euskal herri osora eta hortik mundura. Eta landidetza horiek lantzen hasi gara ere. Iparraldearekin, Nafarroarekin, Euskal Herriko proiektua gara eta horrela sortu gara eragile askoren arteko adostasun batetik.

"Enfoke berriak behar ditugu norbanakoak ahalduntzeko eta inplikatzeko. Ikus dezaten bere erabakiak kontuan hartu direla"