Duela hiru bat urtetik hona teknikarien eskubideek “izugarrizko jauzia” eman dutela aitortu du Ricardo Aranburu argi teknikari eta arduradunak. “Aurretik pixka bat primitiboagoak ginen lan egiterako orduan”. Esate baterako, orain 40 orduko lan-asteak betetzen dituzte eta soldatak ere nabarmen hobetu dira.

Guzti horren erantzuleak, hein handi batean, plataforma digitalak izan direla dio, Netflix, HBO, Disney + eta bestelakoak; euren ekoizpen propioak sortzeari ekin diotenetik langile kolektibo horren egoera “onerako” aldatu eta “normalizatu” egin omen da.