Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) ikastaroen 51. edizio honetan, atzo Aitor Bengoetxea UEUko zuzendariak eta Irati Iciar udako ikastaroen arduradunak iragarri bezala, 17 jardunaldik osatuko dute programa, “euskal gizartearentzat garrantzitsuak diren gaien inguruan hausnartzeko helburuarekin”. Hala, “arnasgune akademiko eta euskaldunen topagune” bezala definitu dituzte ikastaroak arduradunek.
Ekainaren 12tik uztailaren 12ra bitartean eskainiko dira ikastaro guztiak, Eibar, Baiona, Iruñea, Gasteiz, Bilbo, Errenteria, Tolosa eta Usurbilen; eta 10 euro balioko dute matrikula guztiek, antolatzaileek aditzera eman bezala, “ahalik eta jende gehiagok parte hartu dezan”. Iruñean bi ikastaro eskainiko dira. Alde batetik, “Euskal Herri maitea, afektuak eta euskal askapen desira gaur egun”, ekainaren 27an eta 28an. Iratzar Fundazioarekin elkarlanean antolatutako tailer honek 15 orduko iraupena izango du eta Katakraken emanen da. Bestetik, Loditasuna ikuskera neomaterialistatik. Teoria de esperientziak, ekainaren 28an eskainiko da Itziar Reguero, Laura Galar eta Mijo Lizarzaburu irakasleen eskutik. Kasu honetan egun bakarrean eskainiko da, 9.00ak eta 17.00ak artean, Ezpeleta Jauregian.
UEUren webgunean kontsultatu daitezke dagoeneko osasungintza, hi-tzkuntzalaritza, gizarte mugimenduak edo filosofia, besteak beste, min-tzagai dituzten ikastaroen zerrenda eta dagoeneko eman daiteke izena ere. Iciarrek azpimarratu bezala, ikastaro eta tailerrek aurreko edizioetako ezaugarriak mantenduko dituzte: “Aurrez aurrekotasuna ezinbestekoa da udakoetan, jendeak hausnarketa egiteaz gain, elkar ezagutu eta komunitatea trinkotzea baitute helburua. Horietaz gain, kalitatea da beste ezaugarrietako bat. Gure antolatzaileak adituak eta arituak dira proposa-tzen dituzten gaietan eta horiek mimatzen saiatzen gara. Udakoak arnasgune akademikoa dira bertara hurbiltzen direnentzat eta baita euskaldunen topagunea ere”.
Programako eduki guztiak lankide-tza oinarritu direla ere adierazi du ikastaroen arduradunak. “Hainbat eragilerekin batera antolatu ditugu: Kontseilua, BadaLab, Jakin, Aldee, Gezki… Eta jende multzo zabalak izena eman dezake bertan: alorreko profesionalak eta adituak, gaian interesa dutenak eta, azken finean, euskaldun guztiek”.
Izan ere, aurten “gogoeta eta elkargune” bilakatu nahi ditu ikastaroak UEU-k. “Hori baita UEUren fun-tzioetako bat”, adierazi du Bengoetxeak berak, “Euskal Herriaren-tzat garran-tzitsuak diren gai eta eztabaidentzat gune akademiko euskaldun bat eskaintzea gure gizartea aberatsagoa izaten lagun-tzeko asmoz”.
Iaz, mende erdia bete zuen UEUren ekimenak, zuzendariak gogora ekarri zuen bezala. “Donibane Lohitzunen egin ziren lehen Udako Ikastaro horiek hainbat euskaltzalek eta erakundek bultzatuta, euskara unibertsitatean ere erabili zitekeela sinetsi zutelako”. Orduz geroztik, urtero-urtero, bost hamarkadetan zehar UEUren Udako Ikastaroek ez dute hutsik egin udako beraien hi-tzordura.