Nefer Olaizolak (Gasteiz, 1995) 11 urterekin hasi zuen artearekiko harremana, testuak eta margolanak sortzen. DBHko 3.Mailan irabazi zuenmikroipuin lehiaketa bat, eta orduan hasi zen sorkuntzaren munduan murgiltzen. Guztira, lau erakusketa sortu ditu. Azkenekoa, Enbor berekoezpalaurriaren 11ra arte egongo da ikusgai Gasteizko LABE gazte laborategian.
‘Enbor bereko ezpala’ Gazte Sortzaileen Bekaren bidez ekoiztu duzun lana da. Egun, artelanak ekoizteko lagun-tza gehiago daudela esango zenuke?
Bai, azken urteotan diru laguntza eta beka deialdi asko atera dira, baina gaur egungo arazoa da artetik bizi nahi baduzu beti diru laguntzekin egin behar duzula dirudiela, zaila da hori profesionalizatzea.
Zeri egiten dio erreferentzia `Enbor bereko ezpala´ izenburuak?
Izena erakusketa egin eta gero bururatu zitzaidan. Duela urtebete Irene SolàrenCantoyo y la montañabaila liburua irakurri nuen eta oso interesgarria iruditu zitzaidan; natura istorioaren parte izateaz gain, protagonista bihurtzen zuela ikusi nuelako. Liburuan emakume ugari daude, eta hori zen abiapuntua: emakumeak eta natura lotzea. Gizaki guztiok naturarekiko lotura bat daukagula ikusi nuen, baina emakumeen konexioa are handiagoa da. Guk sortzeko gaitasuna eta bizitza emateko gaitasuna daukagu eta hori da konexio horren “punch”-a, ez bakarrik fisikoki, baita sinbolikoki ere. Hortik bururatu zitzaidan, esaera horretatik idatzi bat sortzea, non jaiotza bat ematen den naturan; ez jaiotza fisikoa, obra bera baita jaiotza, emakume sortzaileek sortutakoa, alegia.
Nolakoa da artelanen izaera?
Normalean, beti gauza hibridoak sortzen ditut: literatura, bideoartea eta idazketa uztartzen ditut. Kasu honetan, liburuxka bat dago, erakusketaren haria dena, baina gero instalazioak sortu ditut; hau da, publikoa gerturatuko da eta hainbat gauza jorratuko dituen espazioa ikusiko du, irudiz eta soinuz osatutako sorkuntza. Nire artea esperimentatzekoa da, bertan denbora luze bat egon behar zara gertatzen diren gauza guztiak bizitzeko.
Zein da erakusketaren bidez sortu nahi duzun hausnarketa?
Errailetara, naturara, itzuli behar garela. Adibidez, adimen artifizialarekin badirudi teknologian aurrerapausuak ematen ari garela, benetan barruan daramagun horren kaltetan.
Guztira, lau erakusketa sortu dituzu orain arte. Kasurako, ‘Leihoa inarrosten’ . Bertan, XX.mendeko etxeetako ingurua islatu zenuen. Nolabaiteko lotura dago bi erakusketen artean?
Bai. Emakume sortzaileak eta hauen problematika ezberdinak dira erakusketa guztien oinarri. Azkenean, emakume sortzaile naizenez eta problematika horiek gorpuzten ditudanez, horri buruz hitz egiten dut. Askotan, bekak egon arren, zaila da espazio bat topatzea. Ez dakit diskriminatzeko joera aldatu den edo moda baten jarraikortasuna den.
Erakusketak literatura, soinu bidezko artea eta bideoartea uztartzen ditu. Nolakoa da elementuen arteko harremana?
Haien artean harreman estua izan zezaten saiatu naiz. Erakusketaren ideia Solàren liburutik abiatu denez, soinuak garrantzi handia dauka: natura entzuten da, onomatopeiak ditugu... Bestetik, liburuxkaren barnean kantak topa daitezke. Letrak nireak izan arren, kantuak Maider Lasa Santamariak sortu ditu.
Zaila al da formatu ezberdinen artean oreka bat topatzea?
Bai, hala da. Eduki ditudan arazoak, gehienbat, teknikoak izan dira. Adibidez, lau proiektagailu jarri behar izan ditut, orduan, eduki bisualak entzunezkoenak baino protagonismo gehiago hartzeko arriskua zegoen. Bozgorailuekin, beste horrenbeste. Inaugurazio egunean zuzenekoa egin genuen. Guk ez genuen protagonismorik eduki nahi, beraz, jantzi zuriak erabili genituen eta ezkutatuta egongo bagina bezala eseri ginen. Helburua artelana bizitzea da, espazioan murgiltzea.
Adibidez, ‘Ez dadila eten’ proiekzioan, beste irudien artean zure gorputza ageri da. Artearen munduan, gizonezkoen gorputza irudikatzerakoan arte gisa hartzen da; emakumeek sortutako eta irudikatutako gorputzetan, aldiz, sexualizazioakritikatzen dute maiz. Joera kritiko hau aldatu dela esango zenuke?
Orain arte gizonek espazioa eta ahotsa eduki dute guztia kontatzeko, beraz, beraien ikuspuntutik, emakumea objektu bat zen, ez subjektu bat. Pixkanaka, emakumeok subjektu perspektiba hori hartu dugu eta emakumeen gorputzaren alderdi guztiak erakusten hasi gara. Joera aldatu arren, artearen mundua oso elitista eta kapitalista izaten jarraitzen du, eta botere gehiena dutenak eta ezagunak direnak gizonak dira. Egia da amateur munduan garran-tzi handia hartu dutela emakumeek; baina, bestalde, askotan bigarren mailako arte gisa hartzen da emakumeon lana.
Emakumea izanik, artearen munduan ikusgarritasuna lortzeko oraindik oztopoak dituzula zenuke?
Bai. Adibidez, Onsen Oasia erakusketa galeria batean aurkeztu behar nuenean bertako jabeak bigarren mailako erakusketa gisa hartu zuen nire lana. Horrelako kasuetan, balio ez duzula sentitzen duzu. Baina, errealitatea ez da horrela. Kontua da nondik etortzen den erantzun hori: gizon zis-hetero normatibo batengandik. Egia esan, emakumeontzako espazioak oso urriak dira.