OZEANO Atlantikoarenbestaldean, ArgentinakoBuenos Aires hirian, oztopoaketa mugak gainditzekojaio den argitaletxea sortudute: Liberoamerica. ErdialdekoAmerikako, Latinoamerikako, Portugaleko,Espainiako, Euskal Herriko,Galiziako eta Kataluniako emakumeidazle eta sortzaileen bilguneeta agertoki digitala da Liberoamerica,emakume ezezagunei ahotsaeman eta beraien artekoharremanak sortzekohelburua duena.
Azken urtean, baina,proiektuarenhazkundea hainizan da handia,non bertan bildutakoakpapereraeramatekohautua hartuduten. Bere sorreratik,24 herrialdetako800 emakumesortzaile inguru saretuditu Liberoamericak.
EZETZETIK ABIATUTA Euskarri digitaletikfisikora salto egiteko bidea,baina, ez dute batere erreza izan.Emakume sortzaile gazteen antologiafeminista bat publikatzekoasmoz, hainbat argitaletxeren ateakjo zituen Liberoamericak. Erantzunaberdina izan zen guztietan: ezetz.Etsi beharrean, editorialek jarritakomugak gogoak indartu zituen: “besteekez bagaituzte ikusarazi nahi, gukgeuk egingo dugu”, esan zuten arduradunek.Eta halaxe, agerkari digitalizatetik argitaletxe izateko pausuaeman zuten: inon aurkitu ez zuteneditoriala sortu eta buruan zuten egitasmoaerrealitate bihurtu zuten.
Munduko 84 emakumeren poemakbiltzen dituen Liberoamericanasliburua argitaratu zuten pasa denazaroan Argentinan eta Uruguain.Gainontzeko editorialen mugakgainditu zituzten, eta liburuarenbigarren edizioaargitaratzeko bideanari dira orain Bolivianeta Espainian.
Horretarako,herrialdegehiagoko sortzaileakgehitukodituzteliburura, tartean,EuskalHerriko bost idazle:Leire Alonso(Burlata, 1994), IratiMajuelo (Iruñea, 1993),Ane Zubeldia (Hondarribia,1994),Jule Goikoetxea (Donostia, 1981) etaIosune Goñi (Burlata, 1993).
MUGAK EZABATUZ Diru bilketa etafinantzaketa kolektibo baten ondoren,136 emakume gazteren olerkiakbiltzen dituen liburua argitaratukodute azaroan, bost hizkuntzatanidatzia: euskaraz, katalanez, galegoz,gaztelaniaz eta portugesez. IosuneGoñik izan du euskal sortzaileen koordinazio lana egiteko ardura etabeste hamabi editorerekin bateraosatu du emakume idazleen antologia:“Ez da lan erraza izan denakados jartzea. Hala ere, oso esperientziapositiboa izan da. Beste herrialdebatzuetako emakumeekin lan egiteaoso aberasgarria da, bakoitzakikuspuntu berri batgehitzen du”.
Feminismoa eta aniztasuna oinarri hartuta, emakumeidazleen bozgorailu izan nahidu Liberoamericanas liburuak: “Literaturareneremuan gure lanazabaltzeko bi arazo nagusi ditugu:emakume izatea, batetik; eta, gazteaizatea, bestetik”. Esparruartistikoan emakumeakgizonen mendekoa izatenjarraitzen duela uste duGoñik, eta “ez gutxiagosortu eta idaztendugulako, baizik eta oztopo gehiago jartzen digutelako”.Hain zuzen ere, oztopo horiek ezabatueta emakume sortzaile etaidazleen presentzia aldarrikatzenditu Liberoamericaren olerki bildumak.
Libururik argitaratu ez dutenidazleentzako oztopoak nabarmenakizaten direla ere salatu du euskaleditoreak: “Edukiaren kalitateanarreta jarri beharrean, publikatutakoaleetan jartzen dute begirada editoreaskok. Hau da, libururik idatziez baduzu, ez zara inor”. Zentzuhorretan, aukera-espazio berrienbeharraz hitz egin du Goñik, eta testuinguruhorretan kokatu du Liberoamericanasliburua, “horietakobat izaten saiatuko da”.
EUSKARAZ MUNDURA Emakumegazte idazleentzako erakusleiho izannahi duen bezala, euskararen etahizkuntza gutxituen hedapenerakoaukera ere bada Liberoamericanas.“Antologia honek itsasoaren bestealdeko idazleekin elkarrizketa literariobat sortzeko aukera eman digu,eta gure kasuan, euskaraz”, dio Goñik.Izan ere, aniztasunaren izenean,euskarari tokia egitea beharrezkoairuditu zaie liburuaren editoreei:“Euskal Herrian zein nazioarteangure lana ezagutarazteko aukeraeman digu proiektuak, gure ahotsekbeste herrialdeetako emakumeen hitzekinbat egin dezaten eta euskal literaturakproiektu berri honen barruanbere lekua izan dezan”.