asoi batetik errepikatzen ari garen akatsa da, besteak beste, gizartean an-tzeman daitezkeen behar, nahi eta itxaropenei buruz orokorrean hitz egitearena, gizartea askotarikoa dela eta orokorrean hitz egitea egokia ez dela ahazturik. Beste horrenbeste esan dezakegu izurritearen harira, gazteez ari garenean... edo helduez. Gazte guztiak ez baitabiltza festarik festa eta botiloitik botiloira, hainbatetan iradokitzen den eran. Gehienen jokabideak ez daukalako zerikusirik aisialdia ulertzeko era horrekin. Bestalde, ez da zuzena halako jokabideak suertatzen diren bakoitzean justifikatzen saiatzea ere.

Bi urte txar igaro dituztela? Aldi bera igaro dugu guztiok, eta milaka batzuek ere ezin izan dute kontatu gero! Aldi horrek sorrarazitakoak, ordea, ez du eraman gizartearen gehiengo zabala ondasun publikoak birrintzera, lorrintzera eta, bat-batean, herritarren loa eta bizimodua galaraztera! Horrexegatik, aten-tzioa deitzen dute guraso batzuen aldarteak eta arduragabekeriak, adinak edozer egiteko eskubidea ematen duela baieztatzen dutenean. Alperrekoak dira eskolak eta unibertsitateak familia batzuetan haur eta gazteen heziketa irizpide horien arabera bideratzen bada. Geroak ekarriko ondorioak! Eta orduan, ez du balio poliziari, tokian tokiko alkateari edo Ama Birjinari esku har dezaten eskatzea edo, besterik gabe, errua botatzea... Ea bakoi-tzak, norberaren eskubideez harago, besteen eskubideak eta guztion eginbeharrak kontuan hartzen dituen!

Arazo larria daukagu gizarte honetan, gero eta zabalagoa, gazteen eta ez hain gazteen artean jazotzen dena, batzuen aisialdia eta hurkoekin sozializatzeko modua alkoholaren gehiegizko eta etenik gabeko kontsumoan datzana, horrek dakarren guztia aintzat hartuta, ez osasun publikoaren ikusmoldetik bakarrik. Eta arazo horrek ez dauka zer ikusirik izurritearekin, pandemiak larritu badu ere. Beraz, gaiari albait arinen heldu beharko genioke arrazoietan eta irtenbideetan sakonduz, familiek, hainbat belaunalditako pertsonek, hezitzaileek, erakundeek eta abar parte hartuz eztabaida horretan.