- 12. Flysch Trail lasterketa egingo da igandean, Zumaian. Hori dela eta, probak herritarrengan izango dituen eraginen berri eman du Udalak: alde batetik, 8.30etik 9.00etara bitartean Ardantzabideko bizilagunei ibilgailuak ez mugi-tzeko eskaera egin du. Aurten, pandemia dela eta, korrikalariak txandaka aterako dira, eta ondorioz, denbora-tarte gehiagoz hartuko dute errepidea. Irteera horiek Ardantzabideko trafikoan eragina izango dute aipatutako tartean. Bestetik, Maratoiaren amaierako zatiak trafikoan eragina izango du Larretxo inguruan. Beraz, 9.30etik 14.45era bitartean bertako bizilagunei ibilgailuak ez mugitzeko eskaera luzatu du.

Bestalde, aurten, proba ohi baino goizago hasiko denez, zarata lehenago hasiko dela jakinarazi nahi du Udalak. Antolatzaileak goizeko 6.00etatik aurrera ariko dira muntaketa lanetan. Megafonia probekin, berriz, 7.30ean hasiko dira.