- Zestoan Urola ibaiaren ertzean txabola bat eraiki izana eta hondakin pilaketa salatu ditu Eguzki talde ekologistak. Egoera kezkagarria dela azaldu du elkarteak. Izan ere zaborrak pilatzeaz gain, ibaiaren urez bete daitekeen ingurune bat dela dio, eta euriteen garaian emaria hazi egiten denez, "bidean harrapatzen duen guztia arrastaka eraman dezake". Horregatik guztiagatik, URAri (Uraren Euskal Agentzia) eta Zestoako Udalari eskatu nahi die txabola horren eraikuntza gelditzeko, ingurua lehengoratzeko eta eremu hori kontrolpean edukitzeko jarraipena egiteko.