- Apirilaren 23an Liburuaren Eguna ospatuko da eta Legazpiko Udalak egitarauaren berri eman du jada. 26an DBHko ikasleak Xabier Olaso idazlearekin elkartuko dira eta Shan eta Shen edo bidean ikasia liburuari buruz hitz egingo dute. 27an Batxilergoko idazleek Mehatxua liburuari buruz hitz egingo dute Garbiñe Ubeda idazlearekin. 28an gaztelerazko literatur klubekoek Belen Rubianoren Rialto, 11 liburuari buruz solasaldia egingo dute. Bukatzeko, 29an euskarazko literatur klubekoek Odolekoak liburuari buruz hitz egingo dute. Solasaldian egileak parte hartuko du: Antxiñe Mendizabal zumarragarrak.