Lau urteko haurrei zuzendutako ipuin kontaketa dago gaur

14.09.2020 | 00:57

Azpeitia – Distantziak gordeta, jende kopuru mugatuarekin eta protokolo zorrotzarekin bada ere, Liburutegiak 4 urteko haurrei zuzendutako ipuin kontaketa antolatu du astelehen honetarako. Saioa Apaxiren eskutik egingo da (18.00etan) eta interesatuek aurrez eman behar dute izena liburutegian edo 688 815 506 zenbakira wasap bidaliz.