- Martxoko kultur egitarauaren baitan, Intujai antzerki taldeak Ama-Alu-Lur. Sorgin baten ametsa antzezlana eskainiko du larunbatean, 19.00etan zinean. Sarrerak salgai daude dagoeneko kultur etxean, 18.30etik 20.00etara, 8 euroko prezioan.

May Gorostiagak zuzendutako lanak 2019an Donostia Kulturaren Poltsiko Antzerki Sorkuntza Saria eskuratu zuen eta Bea Larrañaga eta Itziar Saenz de Ojer dira aktoreak. Espek eta Leok, bi espeleologo-arkeologok, harri eta zur utziko dituen paleolito garaiko alu erraldoi bat aurkitzen dute haitzulo baten barruan.