- Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Errenteriako Udalak eta Berdintasun Kontseiluak bi mahai-inguru antolatu dituzte. Bi ekintzak online egingo dira Zoom plataformaren bitartez, biak 18.00etan hasiko direlarik.

Lehenengo mahai-ingurua gaur bertan izango da eta arreta integralari, suspertzeari eta ahalduntzeari buruzko praktika onak ezagutzeko helburua du. Bigarrenak, abenduaren 1ean burutuko denak, salaketa publikoari, memoriari eta erreparazioari buruzko praktika onak ezagutaraziko ditu.