- Oiartzungo Manuel Lekuona liburutegia itxita dago aurrez aurreko zerbitzurako COVID-19arengatik bizitzen ari garen salbuespenezko larrialdi egoerarengatik. Hala ere, liburutegiko arduradunek gogora ekarri dute mailegu digitalen zerbitzua erabili daitekeela.

E-bookak maileguan hartzeko E-liburutegia zerbitzua erabili daiteke. Liburutegiko bazkideei erabiltzailea eta pasahitzaren datuak eskatuko dizkie mailegua egin ahal izateko.

Filmak online ikusteko aukera ere ematen du E-liburutegia zerbitzuak. Horretarako, erabiltzaile eta pasahi-tzaz gain, helbide elektronikoa aktibatzea beharrezkoa da (liburutegiak egin behar du).

Mailegu digitalaren eta online filmak ikusteko zerbitzuak erabiltzeko derrigorrezkoa da liburutegiko bazkide izatea. Oraindik ez denak, hala ere, egiteko aukera badu: bazkide eskaera e-mail bidez jaso eta betetzeko aukera ematen du Manuel Lekuona bibliotekak.

Erabiltzailea eta pasahitza ez dakienak ere horiek jakiteko modua izango du. Izan ere, liburutegiko langileek zerbitzua eskaintzen jarrai-tzen dute ahal den heinean.

Kontakturako bi bide daude: telefonoa (943 493 864) edo posta elektronikoa (biblioteka@oiar-tzun.eus/biblioteka2@oiar-tzun.eus).

Zerbitzu hauek oiartzuarren etxeko egonaldia arinagoa egin dezaten lagunduko dutela espero du Manuel Lekuona liburutegiak.

Azkenik, ohiko mailegu epea ere luzatu da: maiatzaren 4a arte.

Bihar 12.00etatik aurrera Lur Kortak bere Youtubeko kanalean saio familiar bat eskainiko du. Emanaldia astebetez egongo da ikusgai.