- Lazkaoko Udalak ordenantza fiskalak eta taxi tarifak 2022an igotzea onartu du iraileko Osoko Bilkuran. Aldaketek 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera izango dute eragina.

Zerga-tasen eta tasen igoera %3,3koa izango da, abuztuko KPIak jasotzen zuen moduan.

Gipuzkoako Taxi Elkarteak proposatutako igoera kontuan hartuta, auto-taxi zerbitzuko 2022rako igoera ere %3,3koa izango da.

Erabakia jendaurrean jarriko da 30 egunez, lazkaotarrek erre-klamazioak edo oharrak egin ditzaten. Behin epea gaindituta, eta inolako eragozpenik ez balego, erabakia behin betikoa izango litzateke.