- Egun hauetan garran-tzitsua da gauzak egitea, denbora ahalik eta azkarren pasa dadin. Horretarako, esaterako, Ordiziako Udaletik egitasmo bat jarri dute martxan eta egunero etxeko txikiek edo animatzen denak margotzeko irudi bat izango du aukeran.

Atzoko kasuan, esaterako, Down Sindromearen Nazioarteko Eguna ospatu zuten, eta horregatik koloreetako galtzerdiak atera zituzten haien etxeko balkoietara ordiziarrek. Horrez gain, galtzerdien irudia ere izan zuten eskuragarri ordizia.eus helbidean eta sare sozialetan hura margotu eta ondoren, nahi izanez gero, komunikazioa@ordizia.eus edo 688 817 683ra bidaltzeko. Ondoren, Udaletik jasotzen dituzten irudiak elkarbanatzen dituzte. Ekimen honek helburu du herritarrak, eta batez ere etxean haurrak dituztenak denbora-pasak izatea eta guraso eta haurren artean denbora entretenituta pasatzeko aitzakia izatea.