ordizia - Zinegoak, Bilboko Gaylesbitrans 17. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia da, eta ostegun honetan Ordiziara joango da, emanaldia eskaintzera. Herri antzokian izango da zita, 20.30etik aurrera.

Izatez, otsailaren 24tik martxoaren 8ra arte antolatu da aurten, eta bere programazioan islatu du aurtengo leloa: hamaika modu izateko, sentitzeko, maitatzeko eta bizitzeko. Hala ere, orain Zinegoak ibiltari bihurtuko da, eta Euskal Herriko 60 herritan jarriko dituzte ikusgai film labur hauek.

Zinegoak Ordizian aurrez ere egon izan da. Hain zuzen, 2016, 2017 eta 2018 urteetan zehar jaialdiko film laburrak eskaini dituzte, eta aurten ere berreskuratu dute egitasmoa. Hala, Ordiziako Udal Gobernuaren-tzako "oso garrantzitsua" dela nabarmendu dute halako jaialdiak babestea, eta horregatik jaialdia herrira ekartzeko apustua egin dute.

"Eskerrak ematen dizkiogu Zinegoaki berriz ere Ordiziara itzultzeagatik eta aukera hau eskaintzeagatik", agertu du Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak. Hainbat eskualdetan ikusgai egongo bada ere, Goierrin Ordizian bakarrik egingo du parada. Horregatik, Ezenarrok gonbita zabaldu die goierritar guztiei jaialdian parte hartu eta zazpi film laburrak ikustera gerturatzeko.

zazpi lan Gainera, Mi pequeño Gran Samurai film laburrak zabalduko du Ordizian eskainiko den zerrenda, honekin zabalduko da aurtengo Zinegoak jaialdiaren eskain-tza udalerrian. "Ekai Lersundi haur transexual ondarrutarraren herio-tzaren harira haren guraso eta ingurukoek egin duten hausnarketa azaltzen da, eta oso garrantzitsua da ikusgai jartzea halakorik gehiago gerta ez dadin", gehitu du alkateak. Lersundik 2018an bere buruaz beste egin zuen burokraziarekin borrokatzen zuen bitartean hormonak ordezka-tzeko terapia eman ziezaioten.

Film labur horren ostean etorriko dira Agnes Koleman zuzendariaren Jess, Pakistaneko Rani film laburra, Kokodriloa, Adlib lan euskalduna, Islandiako XY eta Mexikoko La Mariachi.

Guztiek lerro desberdinak lantzen dituzte; hala nola, intersekzionalitate desberdinak bizi dituzten pertsonek existitzeko eskubidea aldarrikazen dutenak, baztertutako emakume transgenero batek haur abandonatu bat zaintzearen esperientzia, dantza eta maitasunaren bitartez bi pertsonek haien arteko maitasuna aurkitzen duten ibilbidea, eta 15 urteko gazte batek haren gorputzaren inguruan egiten duen aurkikuntza.

Julen Nafarrate, Zinegoak jaialdiko komunikazio arduradunak nabarmendu duenez, jaialdiak "sexu aniztasuna" lantzen du: "Beti sexu aniztasuna orientazioarekin lotzen da, baino hori baino askoz ere gehiago dago horren atzean. Jaialdia, azken finean, aitzakia bat da gure-tzako; gu tresna bat gara sexu aniztasuna lantzeko".

Orain arteko balorazio oso positiboa egin du Nafarratek; jaialdiaren inaugurazioan 700 pertsona baino gehiago elkartu ziren. "Urtero zerbait ikasten dugu, eta begirada zabaltzen digu. Oraindik ere asko dago egiteko", zehaztu du.

Horregatik, goierritar guztiek eta gaian interesa dutenentzako hitzordu interesgarria eskainiko du Ordiziako Herri Antzokiak, Zinegoak jaialdiaren bozgoragailu bihurtuz.

'Mi pequeño gran samurai' film laburra eskainiko da lehenengo; Ekai Lersundi ondarrutarraren heriotzaren testigantzak jasotzen dituena

Guztira zazpi lan eskainiko dituzte, eta izateko, sentitzeko, maitatzeko eta bizitzeko hamaika modu azaleratuko dituzte