-Ados Pilota emakumezko pilotari profesionalen elkarteak antolatutako Plazaz plaza txapelketako partidetako bat jokatuko da bihar Oñatiko plazako frontoian (19:00). Bertan, Uxue Oses oñatiarra eta Amaia Aldai, Laia Salsamendi-Oihana Orbegozoren aurka arituko dira.