- Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarteak antolatuta, Mungian bizi den Edu Iriondo musikari elgoibartarraren taldeak kaleratutako Satorra eta gu diskoa aurkezteko kontzertua egongo da larunbatean (19.00etan) Herriko Antzokian. Sarrerek bost euroko prezioa dute eta aurrez eros daitezke Elgoibarko Izarrak Aita Agirren duen bulegoan edo 943 741 626 zenbakira deituz.