- Eztala futbol zelaiak aldagela berriak ditu dagoeneko erabilgarri. Larunbatean egin zuten inagurazio ekitaldia eta bertan, Beñardo Kortabarria alkatea, Foru Aldundiko Kirol zuzendari den Goizane Alvarez, Manu Diaz Gipuzkoako Federazioko presidentea eta AKEko Ibon Gezalaga egon ziren, besteak beste.

2017az geroztik barrakoiak erabili behar izan dituzte jokalariek. Iazko maiatzaren 8an lanei ekin zieten eraikin berri bat egiteko. Honek lau aldagela, epaile eta masajistarentzat gela bana eta materiala gordetzeko biltegia ditu. Dena den, koronabirusak epe motzean instalazio berrien erabilera baldintzatuko du.