Musika eskolak aurrematrikula epea zabaldu du

12.06.2020 | 00:18

Lasarte-Oria – Lasarte-Oriako musika eskolak dagoeneko aurrematrikula zabaldu du. Epea ekainaren 19an amaituko da. Plazaren eskaera egiteko unean, dagokion kuotaren % 10 ordaindu beharko da. Matrikula egiteko epea uztailaren 6tik 17ra bitartean izango da, eta nahitaezkoa izango da aldez aurretik kultur etxean aurrematrikula egitea. Plazen adjudikazioa posta bidez konfirmatuko da.