Gabonetako argiak bihar piztuko dira Bidasoaldean

03.12.2020 | 01:45

Hondarribia-irun – Gabonak hubiltzen ari dira eta horren seinale izango da bihar Irunen eta Hondarribian piztuko den argiteria. Irungo kasuan, aurten Gabonak dinamizatzeko 284 elementu ipini dira bide publikoan eta egunero 17.30etan piztuko dira urtarrilaren 6ra arte. Hondarribian, berriz, 18.00etan piztuko dira eta urtarrilaren 7ra arte egongo dira ipinita. Azken kasu honetan, Gabonetako argiteria jartzeko erabili den aurrekontua 43.700 euro gehi BEZekoa izan da.