Ikasberri Ikastolako Kooperatiba pozik azaldu da Kilometroak 2024ren bai antolakuntzaren prozesuan egindako lanarekin eta baita ere Azpeitiko kaleetan igandean bizi zenarekin. “Helburu nagusia bete da. Txikira egindako jaiari ezarri genizkion ezaugarriak bete dira.

"Erronka handia"

Aurreikusi bezala joan da jai eguna, bizipen zoragarria izango da. Eta orain, urte osoan lantzen aritu garen eta geure egin ditugun ardatzak lantzen jarraitzea dagokigu. Euskara, kulturartekotasuna-aniztasuna eta herrigintza. Azpeitia eta gure eskualdea ere aldatzen ari dira, Euskal Herri osoa bezala. Globalizazioak, pantailen eraginak, eta mundu zitalak behartutako migrazio zein ezberdintasunek aldatu egin dute egoera. Erronka handia da, baina baditugu erronka horren aurrean gure balioak garatzeko baliabideak. Aniztasuna nagusi, errespetua oinarri eta euskara zubi. Horixe da gure bidea, eta horretan lanean segituko dugu”.

58

Milaka lagun ‘Izpiz izpi’ lelopean Azpeitiko Kilometroan Javier Colmenero

Balorazioarekin batera, egunak eman zituen beste datu batzuk kaleratu zituen Azpeitiko ikastolak. Horien artean aipa-tzekoak dira partaidetzarena eta giroarena.”Jende ugari etorri da, bereziki familiak, baita gazteak ere. Giro jator eta lasaia izan da nagusi. Azpeitira etorri direnek askatasunez eta errespetuz gozatu dute”.

Euskararen presentzia, kaleetan eta guneetan entzun ziren euskalki ezberdinak, eta inzidentzien falta azpimarratu zituen Ikasberri Ikastolak, baita ere inguruak garbiak mantzeko egindako lana eta gune lasaiek eta pase azkarrek izan duten harrera ona.Zer esanik ez Erronkaz. Sekulako giroa sortu zuen ibilibideetako toki ezberdinetan. 21 ikastoletako 340 ikaslek parte hartu zuten eta garaipena Legazpiko Aztegi Ikastolarentzat izan zen. Bigarren tokia Anoetako Ikastolak lortu zuen eta Lazkaoko Ikastolak hirugarrena.