Habiak eraiki eta kokatzeko tailerra egingo dute Tolosan larunbat honetan. Udalak jakitera eman duenez, Ner Group Elkarteak antolatu du larunbatean ospatuko den ekin- tza, eta, ”biodibertsitatean eragina duen ekintza bat egin ahal izatea” da tailerraren helburu nagusia. Ner Group Elkarteak, une honetan, EAEko hamasei enpresa-erakunde biltzen ditu, 1.000 pertsona inguru biltzen dituztenak. Elkartea 2010 urtean sortu zenetik, 196 proiektu jarri dituzte abian, horietatik %85 Euskal Herrian garatzen dira, eta gainerakoak garapen bidean dauden herrialdeetan. Egun, guztira, 3.700 boluntariotik gora ditu Elkarteak. Ner Group Elkarteko kideek azaldu digutenez. Izan ere, biodibertsitateari buruzko azterlan eta ikerketek hegaztiek gaur egun hiri-inguruneetan habiak egiteko dituzten arazoez ohartarazten dute, eta, arazo honen aurrean laguntzeko, txorien habiak eraikitzeko tailerra egingo dute larunbatean Tolosan, eta ondoren toki egokietan zintzilikatuko dituzte, hain zuzen, “Aipatutako arazo honek gure herri eta hirietan ikusten dugun hegazti-kopurua txikitzea dakar, eta ingurumen-politikek esku hartzeko eskatzen dute, arazo hori ahalik eta gehien txikitzeko helburuz”, adierazi dute Ner Group-eko ordezkariek, eta “Europan, azken hamarkadan, 250 milioi txolarre desagertu” direla ere nabarmendu nahi izan dute,
Elkarteko kideek diotenez, azken hamarkadetako hiri-garapenak hegaztien habitat naturalak suntsi- tzea edo aldatzea ekarri du. “Baso-soiltzeak, eraikinak eraikitzeak eta berdeguneak zolatzeak habia egiteko leku egokien erabilgarritasuna murriztu dute”, nabarmendu dute, honen ondorioz, “hegaztiek habiak egiteko leku naturalik ez dutela” aipatzeaz gain. Horrela, “gure egungo gizarte bizimoduak sortu duen arazo hau” zuzentzeko helburuz, habiak eraikitzeko tailerra egingo dute Tolosako Alondiga Plazan, larunbatean 10.30ean. “Tailerra herritar guztiei zuzendua dago, eta boluntarioen lan-talde batek beharrezkoa den materiala eskura jarriko du, denen artean hainbat habi-kutxa eraikitzeko”, jakinarazi dute antolakuntza taldeko kideek. Txorien habiak eraikitzeko”garai aproposa oraingo hau dela” ere azpimarratu du Ner Group Elkarteak. “Izan ere, hilabete gutxi barru hirietan dabiltzan txoriek euren habiak eraikitzeko bilaketan hasten direnean, habi-kutxa hauek aurkitu ahalko dituzte larunbatekoa bezalako ekintzei esker”, azpimarratu dute.