Síguenos en redes sociales:

Goitisolok eta Eliak irabazi dute Zumaiako Triatloia

Proba herrikoian gizonetan Harkaitz Irazustabi izan zen garaile eta emakumeetan Olatz Manuel Ezenarro

Zumaiako Triatloia larunbat arratsaldean jokatu zen. Bertan, sprint proba eta proba herrikoia egin zituzten 500 korrikalari inguruk.

Proba herrikoia arratsaldeko 15.50tan hasi zen eta triatletek 350 metro egin zituzten igerian, hamar kilometro bizikletan eta bi kilometro eta erdi korrika. Gizonetan Harkaitz Irazusta izan zen garailea eta emakumeetan Olatz Manuel Ezenarro.

Sprint modalitatea, aldiz, arratsaldeko 17.00etan hasi zen eta 750 metro igerian, hogei kilometro bizikletan eta bost korrika egin zituzten. Gizonetan Joanes Goitisolo izan zen azkarrena eta emakumetan Maialen Elia izan zen.